Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Zinema-maratoia Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Lehenengo argitaratze data: 2023/02/16

Irudia

AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2023

FILM MARATOIA: AMA HIZKUNTZAK MUNDUAN ETA ZINEAN

EGUNA: OTSAILAK 21, ASTEARTEA

LEKUA: Letren Fakultateko Areto Nagusia (UPV/EHU)

Sarrera doan

Streaming bidez ikusi ahalko da.

Proiekzioak: https://labur.eus/WMXuW

Mahai-ingurua: https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m422f129d750ce93b8a83e0901ce32e7b

Otsailaren 21a Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna da. Hiztun askorentzat ama-hizkuntza hizkuntza indigena edo minorizatua da, eskolan edo familiatik kanpo nekez agertzen den hizkuntza. Sarritan, ez dira falta hizkuntza horien hiztunei buruzko aurreiritziak, eta, kasu askotan, gainera, hizkuntza biziberritzeari ekitea ia ameskeria da. Hala eta guztiz ere, ondare horren onuradun izateak hiztunentzat duen esanahiari eta balioari esker, hizkuntza indigenen eta minorizatuen hiztunen ama-hizkuntzari buruzko hausnarketa partekatzeko aukera dugu. Horren erakusgarri dira munduan zehar dauden egoera eta esperientzietara hurbiltzen gaituzten hainbat film eta dokumental.

Gasteizko campuseko kide guztiek Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dugun zinema erakustaldira joateko aukera izango dute, baita campusetik kanpoko nahi duen beste edonork ere, goizez edo arratsaldez. Era berean, streaming bidez ikusteko aukera izango du hurbildu ezin denak.

Proiekzioez gain, solasaldi bat ere izango da, eta bertan aukera izango dugu ama-hizkuntza gutxituak defendatzeko hainbat lekutako zenbait eragilerekin hitz egiteko, bideratzen ari diren esperientzien eta ahaleginen berri izateko.

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook