Logoa

Logoaren sorrera

UN Etxeak Agendaren 17 helburuak panel bitartez grafikoki ilustratzen zituen erakusketa abiatu zuela aprobetxatuta, EASO Ikastetxe Politeknikora eramatea erabaki zen eta kultura eta hizkuntza aniztasunaren gabezia kritikatzeko panela gehitu zen. 18GJHren panela egiteko, lehiaketa bat bultzatu zen Usandizaga institutuko Arte Batxilergoko ikasleen artean. Hasiera batean logoa 17+1 modura proposatu zen arren, gerora 18. modura jartzea erabaki zen.

Helburu berriaren aurkezpena 2018ko urtarrilaren 18an egin zuten Eason, eta bertan aukeratu zen 18. panelean agertuko zen irudia. Maia Etxebarriak sortutako panela izan zen irabazlea, eta 18. helburuaren ikurra edo ikonoa ere  asmatu behar izan zen eta Karina Senatorek artista arduratu zen lan horretaz.

Irudia
Logoaren egilea: Maia Etxebarria; Panelaren egilea: Karina Senatore
Irudia

Batu zaitez gurera: atxiki ezazu 18. helburua zure erakundean

18. helburuarekin bat egin nahi duenak arazorik gabe erabil ditzake Katedrak proposatutako logoak eta taulak.  Baina eskertuko genuke haien erabileraren berri emango bazenigute unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.eus helbidera idatzita, horrela zuen erakundea edo hezkuntza zentroa ere ekimen honen barruan sartu eta haren berri eman ahal izango dugu gure webgunean.

Erakunde hauek eskatu digute 17+1 helburuaren logoa erabiltzeko baimena: 

  • CIFP Repelega LHII
  • TAU gobernuz kanpoko erakundea 
  • Zumaiena ikastetxea
  • Lauro ikastetxea
  • Zarauzko Udala
  • Andoaingo Udala 
  • Ortuellako Udala