Zerbitzuak
Doktorego Eskola
Doktorego Eskola (DOKe) UPV/EHUren doktoregoko ikasketak kudeatzen dituen ikastegia da. Ikasketa horien bidez doktore titulua eskuratzen da, ikertzaile gisa aritzeko gaitasuna ematen duena.
Esteka:
Ikerketaren arloko errektoreordetza
Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren helburu estrategikoen artean, azpimarratzekoak ditugu bikaintasunean oinarritutako ikerketa garatzea eta ezagutzak sortzeko eta ezagutza horiek enpresei zein erakundeei eskualdatzeko laguntza eskaintzea.
Ikerketaren arloko Errektoreordetzak:
- Zientzialari gazteak eta beren ikerketa-lanen emaitzak gizartean txertatzeko bideak jartzen ditu.
- Unibertsitatearen eta Gizartearen artean ikerketa-gaietako komunikazioa eta ezagutza hobetzen ditu.
- Unibertsitateko ikertzaileek egitasmoetako deialdietan parte hartzeko aukera kudeatzen eta sustatzen du, eta ikerketa-arloko beste erakunde batzuekin lankidetza bultzatzen du.
- Unibertsitatearekin lankidetzan jardun nahi duten enpresa eta erakundeei aholkularitza eskaintzen die, eta beren I+G eskaerak eta aholkularitza ikerketa-taldeetara bideratzen ditu.
- Ikerketen emaitzak babesteko eta ondoren ustiatzeko bideak finkatzen ditu, patente eta jabetza intelektualeko objektuen bitartez.
- Oinarri Teknologikoa duten Enpresak sortzeko aholkularitza- eta lankidetza-lana eskaintzen du; baita lankidetza estrategikorako sareak sortzeko laguntza ere.
Esteka: