Zerbitzuak

Master eta Doktorego Eskola

Zentro hau doktorego programak eta diziplinarteko ikerketako prestakuntza koordinatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da, baita master ofizialak koordinatu eta kudeatzeaz ere, atribuzio profesionalak dituzten horiek salbu.

Ikerketaren arloko errektoreordetza

 Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren helburu estrategikoen artean, azpimarratzekoak ditugu bikaintasunean oinarritutako ikerketa garatzea eta ezagutzak sortzeko eta ezagutza horiek enpresei zein erakundeei eskualdatzeko laguntza eskaintzea.


Ikerketaren arloko Errektoreordetzak:

  •  Zientzialari gazteak eta beren ikerketa-lanen emaitzak gizartean txertatzeko bideak jartzen ditu.
  •  Unibertsitatearen eta Gizartearen artean ikerketa-gaietako komunikazioa eta ezagutza hobetzen ditu.
  •  Unibertsitateko ikertzaileek egitasmoetako deialdietan parte hartzeko aukera kudeatzen eta sustatzen du, eta ikerketa-arloko beste erakunde batzuekin lankidetza bultzatzen du.
  •  Unibertsitatearekin lankidetzan jardun nahi duten enpresa eta erakundeei aholkularitza eskaintzen die, eta beren I+G eskaerak eta aholkularitza ikerketa-taldeetara bideratzen ditu. 
  •  Ikerketen emaitzak babesteko eta ondoren ustiatzeko bideak finkatzen ditu, patente eta jabetza intelektualeko objektuen bitartez.
  •  Oinarri Teknologikoa duten Enpresak sortzeko aholkularitza- eta lankidetza-lana eskaintzen du; baita lankidetza estrategikorako sareak sortzeko laguntza ere.
     

UNESCO Chair on Cultural Landscapes and Heritage

Prestakuntzarako eta ikerketarako plataforma, ordenamendu baten oinarri kontzeptualak berritzen laguntzen duena, "paisaia naturala" versus "paisaia kulturala" dikotomia tradizionalaren aurrean, bien arteko sintesia defendatu eta apustu egiten duena paisaiak egituratzen dituzten elementu guztiak batera baloratzearen alde.

Katedrak, prestakuntzaren eta ikerketaren esparruaren barruan, ordenamenduaren oinarri kontzeptualen berrikuntza bultzatzen dihardu, paisaiak egituratzen dituzten elementuen balorazio integralaren alde apustu eginez.

Funtsezko xedetzat du ondare kulturalaren, naturalaren eta immaterialaren koordinazio eta kudeaketa integrala eta gizartearen partaidetza prozesuak indartzea.