1. saria Bizkaian
Izena eta jatorria:
Mariana Acevedo (Mexiko)
EHUko fakultatea:
Arte Ederren Fakultatea, Leioa, Bizkaiko campusa
Bideoaren deskribapena:
Bideoak Marianak EHUn eta Euskal Herrian izandako esperientzia erakusten du. Mariana entzun dezakegu kontatzen nola jaso zuen bere mugikortasunaren onarpenaren berria. Ondoren, aldi bereko 3 bideo-pantailen bidez, Bilboko bere bizitzako eszenak erakusten ditu: bisita kulturalak, natura, hiria, bazkaria, unibertsitatea, jaiak... dena Mikel Laboaren Txoriak txori abestiaz lagunduta.
2. saria Bizkaian
Izena eta jatorria:
Idzi Grzegorzewski (Polonia)
EHUko fakultatea:
Arte Ederren Fakultatea, Leioa, Bizkaiko campusa
Bideoaren deskribapena:
Idzik EHUn eta Euskal Herrian izandako esperientzia erakusten du bideoak. "Surfing through the waters of the basque country" izenburua ikusten da eta Idziren ahotsa entzuten da bere inpresioak kontatuz itsasoaren eta olatuen metafora erabiliz. Kostaldeko, herrietako, hondartzetako eta arroketako irudiak ikusten dira. Lagunen irudiak, mendiak, arte guneak, Bilboko kaleak, Añanako Gatzaga, Donostia, Gaztelugatxeko San Juan eta Arantzazuko Basilika ere ikus ditzakegu.
1. saria Gipuzkoan
Izena eta jatorria:
Danielius Venskunas (Lituania)
EHUko fakultatea:
Informatika Fakultatea, Donostiako campusa
Bideoaren deskribapena:
Bideoak Danielek EHUn eta Euskal Herrian izandako esperientzia erakusten du. Bideoa "I 'm so lucky" izenburuarekin irekitzen du, eta azaldu nolakoa izan zen Erasmus mugikortasun plaza lortzeko prozesua. Hainbat irudi erakusten ditu: fakultatea, campusa, klaseak, Donostiako hondartzak, mendiak, hiriaren berotasuna eta irekitasuna deskribatzen duen bitartean. Amaitzeko, liburutegiko, hiriko tuneletako, Donostiako akuariumeko, Anoetako estadioko eta rokodromoko irudiak agertzen dira, musika elektronikoarekin batera.
2. saria Gipuzkoan
Izena eta jatorria:
Beatriz Rodrigues e Oliveira (Brasil)
EHUko fakultatea:
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Donostiako campusa
Bideoaren deskribapena:
Beatrizek EHUn eta Euskal Herrian izandako esperientzia erakusten du bideoak. Kontatzen du etorri baino lehen Euskal Herriaz ezagutzen zuena eta iritsi zenean aurkitu zuena ezagutzearen prozesua. Beatrizen portugesezko hitzekin batera, hainbat irudi ikusten ditugu: hondartzak, itsasoa eta Donostiako alde zaharra, Arkitektura fakultatea, arkitektura eta ondareari buruzko txangoak, Bilboko Guggenheim, Bizkaia zubia, Arantzazu, Chillida Leku, arte eta teknologia guneak, Urgull mendia eta Zumaiako Itzurun hondartza. Beatrizek, amaitzeko, Euskal Herriko ingurunean eta kulturan antzeman dituen kontrasteei buruzko hausnarketa egiten du.