Graduko Ikasleentzako "online" II. Prestakuntza Plana (G9)
G-9ak Graduko Ikasleentzako "online" II. Prestakuntza Planean izena emateko prozesua ireki du.
Unibertsitateetako 9. Taldeak (G-9) Graduko titulazio ofizialen azken bi ikasturteetako ikasleei zuzendutako Prestakuntza Plan berri batean izena emateko prozesua ireki du astelehen honetan.
Plan berri honen eskaintza akademikoa 25 ikastarok osatzen dute, Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) lotutako gaiekin. Prestakuntza hori gainditu ondoren, graduko ikasketa ofizialen barruan prestakuntza osagarriko kreditu gisa aitortuko da. Ikastaroak online ematen dira 25/26 ikasturtean zehar eta matrikula doakoa da.
Ingurumen-jasangarritasuna eta finantza etikoak bezalako gaietan sakontzean, ikasleek beren curriculuma aberasteaz gain, lan-merkatuak eta munduak behar duten aldaketaren katalizatzaile ere bihurtuko dira.
Izena emateko prozesua irailaren 15ean hasi da, eta urriaren 3an amaituko da, G-9aren webgunearen bidez, dagokion formularioa betez.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!