Elkartasunaren aldeko kanpaina sortzaileen diseinua

Sormena dugu axolagabetasunari aurre egiteko giltzarria. Zure ekarpena egitera ausartzen al zara?

Lantegi hau ACNUR-en Espainiako Batzordeak – UPV/EHUren laguntzaz eta  Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren finantziazioaz– bultzatutako proiektu honen barruan dago: “Ez utzi inor atzean. Unibertsitatean babesarekin eta garapen jasangarriko helburuekin konprometituta”.

  • Lantegiaren helburua: UPV/EHUko ikasleei ezagutzak, pautak eta tresnak eskaintzea sormen sentsibilizaziorako ekintzak, ekimenak, proiektuak edo kanpainak era autonomoan abiarazteko.  
  • Irakaslea: Jorge Castañeda.
  • Iraupena: 8 orduko aurrez aurreko prestakuntza eta 4-8 ordu bitarteko lan praktikoa.
  • Plaza kopuru mugatua: 30 ikasle.
  • Tokia: UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Gela 0.4
  • Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara

Lantegiaren egutegia eta ezaugarriak:

  • 2019ko urtarrilaren 30ean eta 31n: aurrez aurreko prestakuntza saioak.
    • 1. prestakuntza saioa: Herritarrak eta kanpainak.
      Herritar aktiboari  buruzko kontzeptua eta aldaketa prozesuak.
      Kanpaina bat diseinatu, planifikatu eta gauzatzeko jarraitu beharreko urratsak.
    • 2. prestakuntza saioa: Aholkuak, tresnak eta ekintzak.
      Kanpaina efikazak egiteko adibideak eta estrategiak.
  • Otsailaren 1etik 10era: Talde lana. Taldeek ikasgelatik kanpo lan egingo dute kanpaina diseinatu eta materialak prestatzeko. Horretarako, prestatzailearen (onlineko kanalen bidez: Facebook-eko taldeak, Skype bidezko saioak, etab.) laguntza eta orientazioa izango dute, baita diseinatzaile grafiko baten sostengua ere.
  • Otsailaren 11n Leioako Biblioteka Nagusiko batzar gelan: Proposamenak aurkeztu eta horietako bat hautatu.
  • Otsailaren 12tik 22ra: Hautatutako sentsibilizazio ekintza abiarazi.