Ez utzi inor atzean: Unibertsitatean babesarekin eta garapen jasangarriko helburuekin konprometituta

UPV/EHUko prestakuntza mintegia

  • Data: 2018ko urriaren 29a eta 30a
  • Tokia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Leioa). Juliana Agirrezabala Aretoa 
  • Ordua: 15:00etatik 18:00etara

“No dejes a nadie atrás: Comprometidos con los ODS y el Refugio en la Universidad” (Ez utzi inor atzean: unibertsitatean babesarekin eta garapen jasangarriko helburuekin konprometituta) ACNUR erakundeko Espainiako Batzordeak egindako proiektu bat da, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziaren (AECID) finantziazioarekin. Proiektua Espainiako lau unibertsitatetan garatzen da (UPV/EHU, UCM, UAH, UAB), eta, 2030 Agendaren barruan, errefuxiatuen giza eskubideen babesa gisako gaiak jorratzeko aukera eskaintzen du, betiere unibertsitateko kideei, oro har, zuzendutako sentsibilizazio, prestakuntza eta mobilizazio jardueren bitartez. 

Testuingurua: babesa 2030 Agendan 

Abiarazi zenetik, 2030 Agenda ezinbesteko erreferentziazko esparrua da garapen jasangarria jorratzeko. Agendak adierazten du garapen jasangarriaren 17 helburuak erantzukizun partekatua direla. Pobreziaren askotariko dimentsioak desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsonarik zaurgarrienak ahalduntzeko, behar-beharrezkoa da guztion konpromisoa: mundu osoko herritarrena, gobernuena, gizarte zibilarena, unibertsitateena, enpresena eta nazioarteko organismoena, hala nola ACNURena —errefuxiatuak, desplazatuak eta aberrigabeak babesten dituen NBEren agentziarena—.

Gaur egun, gatazken eta jazarpenen ondorioz desplazatu behar izan duten 68 milioi pertsonek baino gehiagok zuzen-zuzenean bizi dute deserrotzea. Gizarte zuzenagoak, baketsuagoak eta jasangarriagoak lortzeko bidean, lehenik, pertsona horiek jasaten dituzten desberdintasunen aurka eta eskubideen urraketaren aurka borrokatu beharko da, eta, aldi berean, gatazka, indarkeria eta diskriminazioa sortzen duten kausa sakonetan eragin beharko da. 

Mintegi honen helburua da egungo nazioarteko testuinguruan errefuxiatuen eta desplazatuen errealitatea aztertzea, ikuspegi kritikotik eta eraldatzailetik eta 2030 Agenda aintzat hartuta —nazioarteko erkidegoaren erronka berria—.Eztabaida eta gogoeta espazioak sortu nahi dira, nazioarteko babesa behar duten pertsonen eskubideen aldeko elkartasun eta mobilizazio jarrerak sortzeko —banakoak zein kolektiboak— ikasleen, irakasleen eta bestelako interesdunen artean.

Programa

1. saioa: 2018ko urriaren 29a, 15:00etatik 18:00etara.

Errefuxiatuak, 2030 Agendan

  • 15:00-15:15: Mintegiaren hasiera eta saioaren inaugurazioa
    Irekiera ekitaldia ACNURen eta UPV/EHUko Iraunkortasuneko zuzendariaren esku egon da.
  • 15:15-16:00: Zer da 2030 Agenda? Jorge Gutiérrez Goiria, Hegoa Nazioarteko Garapenari eta Lankidetzari buruzko Ikasketa Institutuko kidea eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea
  • 16:00-16:30: Atsedenaldia.
  • 16:30-18:00: Mahai ingurua: babesa garapen jasangarriaren plangintzan: giza baliabideen ikuspegia, nazioarteko erkidegoaren konpromisoak eta politika publikoen koherentzia (edo inkoherentzia).  
    • Parte hartuko dute:
      ACNUReko Espainiako ordezkaritza diplomatikoko kide batek. Los retos del refugio en la actualidad. El trabajo de ACNUR en el marco de la Agenda 2030.
      IECAH institutuko irakasle batek, babesean eta laguntza humanitarioan aditua. La evolución en la actualidad de refugio y la acción humanitaria.
      Patricia Bárcena García. CEAR Euskadi Zuzendaria. El reto de las coherencias de políticas sobre refugio en España y en la UE.
      Simona Sobotovicova. Eskubidean Doktorea, Cátedra Jean Monnet sobre Derechos Fundamentales en el Espacio de Libertad, Seguridad y Justicia de la UE. Los derechos humanos de la población refugiada, desplazada y apátrida en la UE
    • Moderatzailea: Arantza Gutiérrez. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.

2 saioa. 2018ko urriaren 30a. 15:00etatik 18:00etara.

Babes hiriak: eskubideak, gizarteratzea eta diskriminazioaren aurkako borrokak

  • Helburua: aurreko saioan lortutako ezagutzak tokiko errealitatera eramatea, hau da, errefuxiatuen integrazioarekin lotzen diren erronka espezifikoetara eramatea. Saio honetan ikasleen eztabaida eta parte hartzea sustatzen saiatuko da.
  • 15:00-16:00: Ibilbideak, erronkak eta oztopoak. Iker Barbero González. UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Sailaren irakaslea.
  • 16:00-16:15: Atsedenaldia
  • 16:15-17:30: Mahai ingurua: Gizarte integratzaileak eraikitzen: Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan errefuxiatutako pertsonak.
    • Parte hartuko du:
      - "Ongi etorri Errefuxiatuak" plataformak.
      - Nessrin El Hachlaf Bensaid. Kifkif erakundeak: LGBTI kolektiboko pertsona errefuxiatuen eta migratzaileen bizi baldintzak hobetzera zuzentzen den Gobernuz Kanpoko Erakundeak
      - Estibaliz Martínez. Garapenerako Lankidetzaren Bulegoaren Teknikaria.
      - ZURRUMURRUEN AURKAKO ekimena 
    • Moderatzailea: Vitor Pozas. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.
  • 17:30-17:45: Film laburren aurkezpena,  ONGD KCD Cine invisible express.
  • 17:45-18:00: Mintegiaren itxiera ekitaldia