Laguntza eskaini, unibertsitatearen esparruko premia bereziak betetzeko

UPV/EHUk jada eratuta duen hainbat zerbitzu eskaintzen die errefuxiatu eta asilo eskatzaileei, beren premia bereziak bete ditzaten:

Ostatua eta mantenua

Muturreko ahultasun egoeran diren pertsonen salbuespenezko kasuetan, UPV/EHUk laguntza eskaintzen du oinarrizko prestazioetan (ostatua eta mantentzea) bere ikasle errefuxiatu edo asilo eskatu duten ikasleentzat.

Campus barruko eta arteko garraioa

Inoiz, ikasketak egin ahal izateko, ikasleek joan-etortzeko beharra izaten dute EAEren barruko probintzien barruan zein artean.

Ikasteko materiala

Garapenerako Lankidetza Bulegoak jasotzen ditu UPV/EHUko ikasle errefuxiatu edo asilo eskatzailearen jarduera akademikoa ahal denik eta hobekien gauzatzeko behar diren liburuak, eskuliburuak, fotokopiak eta gainerako materiala eskuratzeko eskariak. Hortaz, administrazio unitate hau arduratzen da ikasleek eskatutako materiala erosi eta ikasleoi emateaz.

Hizkuntza ikastaroak

EAEko hizkuntza ofizialen (gaztelania eta euskara) jakite maila eskasa izaten da errefuxiatu eta asilo eskatzaileen kidegoak izaten duen zailtasunik handiena, areago goi ikasketekin segitu nahi dutenean. UPV/EHU ahalegintzen da eskasia hau arintzen ikasle hauei hizkuntza ikastaro trinkoak eskainita: 

  • Ikaslegoarentzako hizkuntza ikastaroak. ERASMUS, SICUE, Amerika Latino eta beste norako batzuen truke programetako ikasleek ere UPV/EHU bisitatzen dutela aprobetxatuz, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak dohaineko aukera eskaintzen die ikasle hauei Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko campusean ikasle bisitarientzat eskaintzen diren hizkuntza ikastaroetan izena eman dezaten.
  • Gaztelania ikasteko lineako ikastaroak unibertsitate barruko zein kanpoko errefuxiatuentzat, Europar Batzordearen “Errefuxiatuentzako OLS” deritzon ekimenaren barruan.

Beste zerbitzu batzuk:

UPV/EHUk jada eratuta duen hainbat zerbitzu eskaintzen die errefuxiatu eta asilo eskatzaileei, beren premia bereziak bete ditzaten:

 

TELENORTE (2017-12-12). Errefuxiatu eta asilo eskatzaileentzako arreta programaren bidez UPV/EHUk 2016/17 ikasturtean 14 ikaslek ongi etorria ematen die.