Ikasle bisitarientzako gaztelania/euskara ikastaroak

Zabalik dago 2020/2021 ikasturteko hizkuntza ikastaroetan ikasleak onartzeko aldia.

COVID-19a dela eta, espainola eta euskara ikasteko ikastaro trinkoak eta udazkenekoak online egingo dira.

Interesa duten ikasle guztiek nahitaez matrikulatu behar dute ikastaro horietan. UPV/EHUn ikasi behar den ikastegian matrikulatuta egoteak jada, hizkuntza ikastaroak akordio akademikoan agertzeak edo jatorrizko unibertsitateak ikastaroetako kredituak baliozkotzeak edo ez, ez du esan nahi matrikula egin behar ez denik.

Matrikula egiteko, UPV/EHUko ikasleen estatusaren araberako ikasturte bakoitzeko informazioan adierazitako jarraibideak beteko dira.

Matrikula egin aurretik, honakoa arretaz irakurtzea gomendatzen da: ikastaroei buruzko arautegia

Hemen azaldutako ikastaroen datak eta ordutegiak aldatu egin daitezke campus bakoitzeko jaiegunen eta egutegi akademikoen edo bestelako baldintzatzaileen arabera. Aldaketa guztiak orrialde honetan jasoko dira, aldaketa gertatu edo jakinarazi bezain laster.

Ikastaroei buruzko bestelako informazio interesgarria

 

Informazioa eta harremanetarako datuak

Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen Idazkaritza
Arabako Campuseko Errektoreordetza – Nazioarteko Harremanetako Bulegoa
Izardui Komandantea, 2
01006 Vitoria-Gasteiz

Norengana jo: María Carpintero
Helbide elektronikoa: cursosidiomas@ehu.eus
Telefonoa: (0034) 945013356