Aurkezpena

Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldea  (Opik) gizarte-zientzien eta osasunaren alorreko ikertzaileek osatutako diziplina anitzeko taldea da. Opik populazioaren osasun eta gaixotasunean eragina duten faktore sozialen, osasuneko gizarte desberdintasunen eta populazioaren osasuna hobetu dezaketen gizarte determinatzaileen aldaketari bideratutako politiken ikerkuntzan, irakaskuntzan eta ezagutzaren zabalpenean aritzen da batez ere.

Taldea UPV/EHUko Ikerketa Talde bezala aintzatetsia izan da duela gutxi eta nagusiki unibertsitate bereko irakasleek eta ikertzaileek osatzen dute. Bertan Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza bezalako erakundeetako beste ikertzaile batzuk ere biziki aritzen dira elkarlanean eta estatu eta nazioarte mailako talde eta erakundeekin  ikerketa lankidetza estua mantentzen dugu.

Opik ikerketa taldeak osasunaren gizarte determinatzaileekin, osasuneko gizarte desberdintasunekin, Osasuna politiketan eta osasun politikekin, eta aldaketa demografikoaren oinarrizko dimentsioekin erlazionaturiko hainbat ikerketa-proiekturen buru izan da eta izaten jarraitzen du gaur egun, eta gai berberei buruzko beste proiektu batzuetan parte hartzen du sare eta ikerketa-talde desberdinekin elkarlanean arituz. Ikerketa-jarduerez eta unibertsitateko irakaskuntzaz gain, Opik ikerketa taldeak bere emaitzen transferentzia eta hedapenerakohainbat jarduera burutzen ditu, bai administrazio publiko eta entitate sozialekin ikerketa-jardueretako lankidetzaren bidez, bai zabaltze-jarduerak antolatuz eta baita populazio orokorrarentzako edo profesionalentzako etengabeko prestakuntzako zereginetan parte-hartuz