Ikerketa-lerroak

Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeak gaur egun hiru ikerketa-lerro aurrera eramaten ari da:

  1. Osasunaren gizarte determinatzaileak eta osasun desberdintasunak
    Ikerketa-lerro honen abiapuntua populazioko osasunaren monitorizazioa eta analisia da eta gure gizarteetan osasuneko gizarte desberdintasun handiak sortzen dituzten determinatzaile sozial eta politiko nagusiak zeintzuk diren identifikatzea du helburu. Halaber, osasunaren hobekuntzan eta osasuneko desberdintasun sozialen aldaketan politikek duten eragina aztertzea ikerketa-lerro honen barne dago. Gaurko krisi ekonomiko eta sozialaren testuinguruan, garrantzi berezia du atzerapen honek osasunean eta osasuneko gizarte desberdintasunetanizaten ari den inpaktua eta baita gobernuek martxan jarritako politika desberdinen eragina aztertzeak.
  2. Migrazioa eta osasuna
    Ikerketa-lerro honek migrazio-faktorearen analisian jartzen du arreta, bai osasunaren determinatzaile sozial bezala eta baita populazio etorkin eta autoktonoen arteko osasun gizarte desberdintasunen eragilebezala. Ikuspegi honetatik, taldeak bai gaurko inpaktua osasunean eta bai XX. mendean zehar estatu espainiarrean gertatu ziren barneko migrazio-mugimenduen eta atzerriko immigrazio berrienen osasuneko gizarte desberdintasunak ikertu ditu. Horretarako, lerro honetatik datu-iturri sekundarioekin zein taldeak berak eginiko Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko populazio etorkinari zuzendutako immigrazio eta osasunari buruzko inkestarekin lan egin da.
  3. Aldaketa demografikoa eta zahartzea
    Ikerketa-lerro hau, batetik, dinamika demografiko nagusien analisian eta, bestetik, halako dinamikekin erlazionaturiko prozesu batzuetan zentratzen da. Lehenengo kasuan ikerketa-eremua euskal populazioaren bilakaera demografikoan eta beredeterminatzaileetan (jaiotza-tasan eta hilkortasunean, batez ere) jartzen da arreta. Bigarren kasuan ikerketa-lerroa pertsona zaharreko proportzio handiagoa duten gizarteetaranzko adin-egiturako aldaketaren ikerketan, bere inplikazio sozial eta ekonomikoetan, eta baita bizitza mantentzeko zainketen garrantzian ere zentratuta dago.