Jardunaldia: Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala

Kartela

Joan den 2020ko urriaren 2an "Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala" jardunaldia egin zen UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, OPIK- Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeak (UPV/EHU) eta OSEKI-Osasun Eskubidearen aldeko Ekimenak antolatuta.

Bertan, ezagutza zientifikoaren sorreraren erro androzentrikoetan sakondu zen, bai eta mugimendu feministaren ibilbide historikoan eta osasun mentalaren esparruan egindako ekarpenean ere, bai tokian-tokian, bai nazioarteko ikuspegitik. Gainera, ikuspegi metodologiko desberdinetatik prozesu diagnostikoak, terapeutikoak eta depresioaren eta antsietatearen berreskurapena ikuspegi feministatik aztertu dituzten azterlan eta lanetatik eratorritako emaitzak azaldu ziren. Era berean, emakumeen osasun mentalaren medikalizazio-prozesua geldiarazteko egitura-, komunitate- eta klinika-mailan garatu diren hainbat esperientzia deskribatu ziren.

Jarraian, jardunaldian aurkeztutako mahai eta hitzaldi bakoitzaren bideoak ikus ditzakezue. Espero dugu guk jardunaldiaren egunean egin genuen bezala gozatzea zuek ere bai!

Jardunaldiaren bideoak

Programa

2020ko urriaren 2a

9:00-9:15 JARDUNALDIEN AURKEZPENA (Bideoa)
9:15-10:30 MAHAIA. EMAKUMEEN OSASUN MENTALAREN MEDIKALIZAZIOAREN EGITURAZKO SUSTRAIAK ULERTUZ (Bideoa)
  Moderatzailea: 

Marta Jiménez. OPIK – Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldea, eta Osakidetza.

  • Feminismoa eta Osasuna: antropologiatik egindako irakurketak
    Mari Luz Esteban. Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Zientziaren androzentrismoa eta horrek emakumeen osasun mentalaren ezagutzan dituen ondorioak. Nazioarteko ikuspegia
    Margarita Sáenz. Osakidetza
10:30-10:45 GALDERAK ETA EZTABAIDA
10:45-11:30 MAHAIA. GENEROA, DIAGNOSTIKOAK ETA DEPRESIONAREN BIZIPENAK (Bideoa)
  Moderatzailea: Elena Aldasoro. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila
  • Genero-desberdintasunak eta depresioaren eta antsietatearen medikalizazioa: gaindiagnostikoko dinamikak eta gainpreskripzioa emakumeengan
    Amaia Bacigalupe. OPIK-Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Esperientziak depresioetatik errekuperatzen: medikalizazioa eta autoarreta ikuspegi feministatik
    Maria Zapata. Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatetik doktorea. Ikerlari independientea
11:30-11:45 GALDERAK ETA EZTABAIDA
11:45-12:15 ETENALDI
12:15-13:30 SOLASALDIA. OSASUN MENTALEKO, DESMEDIKALIZAZIO ETA GENERO-IKUSPEGIKO POLITIKAK: ZER EGIN DEZAKEGU? (Bideoa)
  Dinamizatzailea: Lucia Artazcoz. Agència de Salut Pública de Barcelona
  • Osasun mentalari arreta emateko eredu berriak lehen mailako arretan, genero-ikuspegitik
    Clara Benedicto. San Blas Osasun Zentroa. Parla, Madril.
  • Psikofarmakoen kontsumoari genero-ikuspegitik heltzen: Emakumeen Artean proiektua
    Montserrat Gomez Capellin. Gijongo Udala
  • Osasun mentaleko planak eta genero-ikuspegia. Zein unetan gaude?
    Alessandra Campo. OPIK-Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea
13:30-14:00 GALDERAK ETA EZTABAIDA
14:00-15:00 AZKEN ONDORIOAK (Bideoa)
Ana Galarraga. Elhuyar Aldizkaria

Antolatzailea

Finantzatzailea