Pribatizazioa eta desberdintasunak euskal osasun-sistemarako sarbidean

Pribatizazioa eta desberdintasunak euskal osasun-sistemarako sarbidean

Osasun-sistemak osasunaren eta osasun-arloko desberdintasunen eragile garrantzitsuak dira. OPIKek, Medicusmundi bezalako gizarte-erakundeekin lankidetzan, hainbat ikerketa- eta dibulgazio-ekintza egin ditu osasun-sistemen garrantzia eta ezaugarriak aztertzeko eta zabaltzeko. Interes nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguru sanitarioan oinarritu da, baina ikuspegi globaletik beste testuinguru batzuetan ere jarri da arreta, hala nola Latinoamerikan. Azterketa-eremuak bi izan dira nagusiki. Alde batetik, osasun-laguntza eskuratzeko desberdintasunak, eta, bestetik, osasun-sistemak pribatizatzeko prozesuak.