Batzorde akademikoaren aldaketak

Doktorego programako koordinatzailaren eta/edo bokalen aldaketa egiteko, eskaera Master eta Doktorego Eskolari egin behar zaio eta honek Gestio Akademikoaren Zerbitzura bidaliko du, Graduondoko Batzordean tramitatzeko.

Eskariarekin bat, batzorde akademikoaren erabakia eta ondoko datuak gehituko dira:

  • Bileraren data.
  • Batzorde akademikoan arituko diren pertsonen deiturak eta karguak.
  • Batzorde akademikotik aterako diren pertsonen deiturak eta karguak.
  • Batzorde akademiko berriko kide guztien deiturak eta karguak, kide berria(k) gehituta izango lukeen osaera azalduz.
  • Aldaketa indarrean sartzeko data.
  • Programako batzorde akademikoko batzordeburuaren sinadura. Aldaketa koordinatzaileari badagokio, kargua utzi eta kargua hartu duten koordinatzaileek sinatu behar dute.