propuesta-doctorado-normativa-anexo

Doktorego programak proposatzeko arauak

Eranskina (Egiaztapen Txostena)

1.- Tituluaren deskribapena.

1.1.- Doktorego programen izendapena. Doktorego programek bi izendapen izango dituzte, "motza", programako gaiak deskribatzen dituzten hitzak bilduko dituena eta aski orokorra izango da hurrengo ikasturteetan mantendu ahal izateko, alde batera utzita egiten diren jarduerak eta biltzen dituzten ikerketa ildoak aldatu diren. Adibidez: Finantzak eta Kontabilitatea. Izendapen "luzea"k hitz hauek izango ditu: "Doktoregoko Programa Ofiziala: ........" Horixe izango da RUCTen erabiliko den izendapen ofiziala. Izendapen oso hori gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez jarriko da, berdin delarik zer hizkuntza erabiliko den.

1.2.- Adskribipena jaso duen doktorego eskola.

1.3.- Sail edo institutu antolatzaileak eta entitate kolaboratzaileak. Sail edo institutu antolatzaileak bat baino gehiago badira, hauetariko bat besterik ez da agertuko arduradun gisa eta horrexek aurkeztuko du doktorego programaren proposamena arautegi honetan jasotako baldintzak betez tramitatzeko.
Entitate kolaboratzailerik badago, haietako bakoitzarentzat, asmoen adierazpena prestatu eta erantsi behar da arautegi honetako 14. Artikuluan jasotako baldintzetan eta hauek adierazi:

      a) Erakunde parte hartzailea.
      b) Kolaborazioaren deskribapena.
      c) Erakundearen izaera: publikoa, pribatua edo mistoa.

1.4.- Batzorde akademikoa:

      1.4.1.- Presidentea.
      1.4.2.- Kideak.

1.5.- Programaren koordinatzailea.

1.6.- Programaren antolamendua. Adierazi behar da UPV/EHUk bakarrik antolatzen duen, edo nazioko edo nazioarteko unibertsitateen arteko doktorego bat den. Kasu horretan, bete egin beharko da, berariaz, arautegi honetako 9. Artikuluan adierazitakoa, baita gainerako artikuluetakoa ere.
Doktorego programak "Erasmus Mundus" aitorpena izanez gero:

      a) Adierazi zein den nazioarteko partzuergoaren izena eta
      b) Erasmus Mundus zigilua lortu izanaren jakinarazpen ofiziala erantsi.

1.7.- Nazioarteko sailkapena. Hauek adieraziko dira:

a) Doktorego programari dagokion nazioarteko sailkapena ISCD (International Standard Classification of Education) kodeen arabera.

b) Doktorego programaren arlo nagusiak ongien zehazten dituzten Unescoren 6 kodeak.

1.8.- Programaren justifikazioa. Adierazi ea proposatutako doktorego programa indarrean dauden doktorego programekin loturik dagoen. Hala izanez gero, kalitate aipamenaren edo bikaintasuneranzko aipamenaren aitorpena duen. Doktorego programa proposatzeko arrazoiak eta argudioak. Programaren izendapenaren koherentzia ikerketa ildoak kontuan hartuta, zein diren beste erakundeek programan parte hartzeko arrazoiak eta zer harreman duten unibertsitateko edo beste unibertsitateetako I+G+B estrategiarekin, eta, baita ere, nazioarteko sare edo hitzarmenetan parte hartu duten eta abar, kanpoko kolaborazioak izateko ezarritako mekanismoak adieraziz.

1.9.- Sarrera berriko plazak. Zehaztu abiarazi den lehenengo eta bigarren urtean sartu berrientzat zenbat plaza izan diren. Unibertsitateen arteko programetan, unibertsitate bakoitzak lehenengo bi urteetarako plaza kopurua zein den adieraziko du.

1.10.- Programaren hizkuntza edo hizkuntzak. Azaldu zer hizkuntzatan emango den doktorego programa.

1.11.- Iraute arauak. Irauteko arauak jasotzen dituen webgunearen berri eman.

2.- Gaitasunak.

2.1.- Doktorego ikasketek bermatuko dute, gutxien jota, doktoregaiak oinarrizko gaitasun hauek bereganatuko dituela, baita Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Markoan dauden beste gaitasunak ere.

a) Jakintza arlo bat sistematikoki ulertu eta arlo horrekin lotutako ikerketako trebetasunak eta metodoak menperatu.

b) Ikertzeko edo sortzeko funtsezko prozesu bat bururatu, diseinatu edo sortu, praktikan jarri eta egokitu.

c) Jakintzaren mugak zabaltzen laguntzeko gaitasuna ikerketa orijinal baten bitartez.

d) Analisi kritiko eta ebaluazio analisi bat egiteko gaitasuna, baita ideia berri eta konplexuen sintesia egiteko gaitasuna ere.

e) Komunitate akademiko eta zientifikoarekin, baita gizartearekin ere, oro har, komunikatzeko gaitasuna bere jakintza eremuei buruz, bere nazioarteko zientzi komunitatean ohikoak diren modu eta hizkuntzetan.

f) Testuinguru akademiko eta profesionaletan, aurrerapen zientifiko, teknologiko, sozial, artistiko edo kulturala bultzatzeko gaitasuna jakintzan oinarritutako gizarte batean.

2.2.- Era berean, doktorego titulua lortzeak lanbide gaitasun altua eman behar du eremu desberdinetan, batez ere sormena eta berrikuntza behar direnetan. Doktoreek hau egiteko gaitasunak eta trebetasunak bereganatuko dituzte:

a) Informazio espezifiko gutxi dagoen testuinguruetan moldatu.

b) Arazo konplexu bat ebazteko erantzun beharreko galdera klabeak aurkitu.

c) Bere jakintza eremuko proiektu berriak eta berriztatzaileak diseinatu, sortu, garatu eta abiarazi.

d) Taldean zein modu autonomoan lan egin nazioarteko edo diziplina anitzeko testuinguru batean.

e) Jakintzak batu, konplexutasunari aurre egin eta iritziak formulatu, informazio urria badago ere.

f) Konponbideen kritika eta defentsa intelektuala.

2.3.- Aurreko atalean aipatutako gaitasunez gainera, doktorego programa amaituta, doktoregaiak bereganatuko dituen beste gaitasun batzuk ere deskriba daitezke.

2.4.- Aurreko ataletako gaitasunak ebaluatzeko prozedura.

3.- Sarbidea eta onarpena.

3.1.- Aurretiazko informazio sistema. Adierazi zein diren doktorego programari buruz sartzeko eta onartzeko baldintzei buruzko informazioa helarazteko sistemak eta bideak, bai eta matrikulatu aurretik hautagaiak direnei harrera egiteko eta orientatzeko tramiteak ere.

3.2.- Sartzeko baldintzak eta onartuak izateko irizpideak. Zehaztu doktoregaia sartu eta onartua izateko baldintzak, eta adierazi zein diren, desgaitasuna dela eta, hezkuntza beharrak behar izan dituzten hautagaiei onartuak izateko egokitutako sistemak eta prozedurak.

3.3.- Doktoregaiak:

3.3.1.- Programak loturarik badu lehengo doktorego programa batekin, azaldu behar da zein den onartutakoen doktoregai kopurua eta beste herri batzuetatik etorritakoen kopurua, azken bost urteotan.

3.3.2.- Programak loturarik ez badu, zehaztu beharko da ustez lehenengo urtean matrikulatuko den doktoregai kopurua, bai eta beste herrietatik etorritakoena ere.

3.4.- Hezkuntza osagarriak. Deskribatu zein diren sartzeko profil desberdinei egokitutako hezkuntza osagarri espezifikoak, halakorik badago.

3.5.- Matrikulatutakoan, doktoregaiek izan ditzaketen laguntza eta orientazio sistemak.

4.- Prestakuntza jarduerak.

4.1.- Oinarrizko datuak. Identifikatu zein diren zeharkako prestakuntza jarduerak eta doktorego programaren eremuko espezifikoak eta adierazi, horietako bakoitzerako, behar den ordu kopurua, edukia eta plangintza. Kontuan hartu, behar izanez gero, doktoregaiaren dedikazioa. Jarduera hauek jardueren dokumentu pertsonalizatuan jaso beharko dira.

4.2.- Kontrolatzeko prozeduraren xehetasunak. Prestakuntza jarduera bakoitzeko, adierazi zein den kontrolatzeko prozedura.

4.3.- Mugikortasunerako jarduerak. Deskribatu mugikortasunerako jarduerak eta irizpideak, bai eta horien antolamendua ere doktoregaiek gaitasunak lortuko dituztela bermatzeko. Kontuan hartu, behar izanez gero, doktoregaiaren dedikazioa.

5.- Programaren antolamendua.

5.1.- Tesiaren ikuskapena. Honakoak sartu:

5.1.1.- Doktorego tesien zuzentzea bultzatzeko pentsatuta dauden jardueren zerrenda. Zehaztu ea doktorego programak praktika onak biltzeko gidarik duen.

5.1.2.- Akademikoki justifikatuta dauden ikuskapen anitza sustatzen duten pentsatutako jardueren zerrenda (zuzendari esperientziadun batek eta beste zuzendari berri batek tesiak elkarrekin zuzentzea, diziplina arteko tesien tutoretza partekatua, lankidetzan, nazioartean eta abar) eta nazioarteko adituak egongo dira jarraipen batzordeetan, aurretiazko txostenetan eta tesien epaimahaietan.

5.1.3.- Nazioarteko adituak egongo dira jarraipen batzordeetan, aurretiazko txostenetan eta tesien epaimahaietan.

5.2.- Doktoregaiaren jarraipena egin. Honakoak sartu:

5.2.1.- Doktoregaiaren tesiaren tutore eta zuzendaria hautatzeko kasuan kasuko batzorde akademikoak erabilitako prozeduraren deskribapena.

5.2.2.- Doktoregai bakoitzaren jardueren erregistroa kontrolatzeko prozedura eta datuen egiaztatzea.

5.2.3.- Ikerketa planaren urteko ebaluaziorako prozedura eta doktoregaiaren jardueren erregistroa.

5.2.4.- Doktoregaiek nazioko eta nazioarteko prestakuntza zentroetan izango dituzten egonaldiak, tutoretza partekatuak eta europar aipamenak.
Doktoregoko ikasketak kudeatzeko arautegian hiru inprimaki ereduak zehazten dira informazioa analizatu eta erabiltze aldera:

  • Jarduerak erregistratzeko dokumentua. 
  • 99/2011 EDaren 11.8 artikuluan zehaztutako konpromiso dokumentua. 
  • Ikerketa plana.

5.3.- Tesia irakurtzeko arautegia. Arautegia aipatu behar da tesia aurkeztu eta irakurtzeko.

6.- Giza baliabideak.

6.1.- Ikerketa ildoak: deskribatu doktorego programaren ikerketa ildoak, programako irakasleenekin bat etorriko direnak.

6.2.- Ikertaldeak. Hauek adierazi behar dira ikertaldeetako bakoitzari buruz:

6.2.1.- Eusko Jaurlaritzako talde finkatua den edo UPV/EHUko Ikerkuntzarako Errektoreordetzaren aitorpena duen.

6.2.2.- Irakasleen izen-abizenak eta ikerketa ildoak.

6.2.3.- Ikerketa proiektu aktibo baten erreferentzia osoa, ikerketa ildoekin lotutako gaietan, adieraziz zein den egitasmoaren titulua, finantzatzen duen entitatea, erreferentzia, iraupena, deialdi mota, parte hartzen duten erakundeak eta ikertzaile kopurua.

6.3.- Ekarpen zientifikoak. Azken bost urteotan parte hartzen duten ikertzaileen 25 ekarpen zientifikoren (argitalpenak, liburuak edo liburuetako kapituluak, patenteak, lan artistikoak, biltzarretara egindako ekarpenak, ...), guztira, erreferentzia osoa, emaitzen oihartzun objektiboari buruzko datuak (aldizkariaren inpaktu indizea, aldizkariaren gaia, gaia kontuan hartuta aldizkariak duen hurrenkera erlatiboa, eta abar) adieraziz. 25 ekarpen zientifiko horiek homogeneoki banatuta egongo dira programan dauden ikertalde guztien artean.

6.4.- Irakasleak. Adierazi zein diren arautegi honetako 9. Artikuluan jasotako baldintzak bete eta doktorego programan parte hartzen duten irakasle eta ikertzaileen izen-abizenak. Horietako bakoitzean azaldu zein unibertsitate edo entitatetakoa den, azken 5 urteotan zuzendutako doktorego tesien kopurua, seiurtekoen kopurua eta ikerketa jardueragatik azken seiurtekoa eman den urtea, abenduaren 13ko 1325/2002 Edarekin bat etorrita, abuztuaren 28ko 1086/1989 ED aldatu eta osatzen duena, unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruzkoa dena. Eta, behar izanez gero, azaldu zein den kasuan kasuko ebaluatu eta egiaztatzeko agentziak aitortutako tarte baliokideen kopurua edo Doktorego Azpibatzordeak aitortutako 5 ekarpen garrantzitsu.

6.5.- Doktorego tesiak.

6.5.1.- 10 doktorego tesiren datuak: titulua, doktoregaiaren edo zuzendariaren izen-abizenak, defentsa egin zeneko data eta zer unibertsitatetan irakurri zen.

6.5.2.- 10 tesi horietatik, bakoitzeko, ekarpen zientifiko baten erreferentzia osoa (argitalpenak, liburuak edo liburuetako kapituluak, patenteak, lan artistikoak, biltzarretara egindako ekarpenak, ...), emaitzen oihartzun objektiboari buruzko datuak (aldizkariaren inpaktu indizea, aldizkariaren gaia, gaia kontuan hartuta aldizkariak duen hurrenkera erlatiboa, eta abar) adieraziz.

6.6.- Tesiaren zuzendari lana egiteagatik balioesteko mekanismoak. Deskribatu tesien tutore eta zuzendari lana balioesteko mekanismoak irakasleen irakats eta ikerketa dedikazio gisa.

7.- Baliabide materialak eta bestelako laguntzak.

7.1.- Deskribatu zein diren eskura dauden baliabide materialak eta zerbitzuak (tokiak, instalazioak, laborategiak, ekipamendu zientifiko, tekniko edo artistikoa, liburutegia eta irakurgelak, teknologia berriak, datu baseetan sartzeko aukera, konektibitatea, eta abar) eta ea egokiak diren planifikatutako prestakuntza jarduerak egingo direla bermatzeko, betiere irisgarritasun unibertsaleko eta guztientzako diseinuarekiko irizpideak gordeta.

7.2.- Zer-nolako aurreikuspena dagoen biltzarretara joan eta atzerrian egonaldiak egiteko, doktoregaien prestakuntzan lagungarri, kanpoko baliabideak eskuratzeri begira, bai eta aipatutako laguntzak jasotzen dituztenen ehunekoaren aurreikuspena ere.

7.3.- Nazioko eta nazioarteko mintegi, jardunaldi eta bestelako hezkuntza jardueren finantziazioa.

8.- Programa ikuskatu, hobetu eta emaitzak.

8.1.- Kalitatea bermatzeko sistema eta balio kuantitatiboen balioespena:

8.1.1.- Hauen ehunekoa adierazi: "graduazio tasa", "uzte tasa", "efizientzia tasa" eta "mugikortasun tasa". Aukeran, beste tasa batzuk ere jar daitezke. Proposatutako adierazleak justifikatu.

8.1.2.- Kalitatea bermatzeko sistemaren doktorego eskola arduraduna.

8.1.3.- Deskribatu zein diren jarraipenerako mekanismoak eta prozedurak, hots, garapena ikuskatu, haien emaitzak analizatu eta hobetzeko behar diren jarduerak zehaztea ahalbidetzen dutenak. Garrantzi handikoa izango da doktoregai eta doktoreen iritzia hobekuntzarako jarduerak zehaztu eta ezartzerakoan.

8.1.4.- Mugikortasun programak behar bezala gauzatzea bermatuko duten prozeduren deskribapena.

8.1.5.- Informazioa argitaratzeko mekanismoak doktorego programari buruz, horren garapenaz eta emaitzez.

8.1.6.- Programa batean unibertsitate batek baino gehiagok parte hartzen badute, deskribatu beharko dira parte hartzen duten unibertsitateen arteko koordinazioa bermatzeko erabiliko diren mekanismoak eta prozedurak.

8.2.- Programa amaitu duten doktore tituludunen jarraipena egiteko prozedura.

8.2.1.- Jarraipena egiteko prozedura deskribatu. Adierazi, honelakorik badago, doktorego programako doktoreen elkarte bat sustatzea pentsatu den.

8.2.2.- Doktorego ondoko kontratuetarako laguntzak lortzen dituzten doktoregaien ehunekoaren aurreikuspena.

8.2.3.- Tesia irakurri eta hurrengo hiru urteotan doktoregaien enplegagarritasunari buruzko datuak (dauden programen kasuan) eta aurreikusten diren enplegagarritasun datuak (sortu berri diren programen kasuan).

8.3.- Azken bost urteotako emaitzen datuak eta programako emaitzen aurreikuspena.

8.3.1.- Dauden programen kasuan, adierazi zein izan diren azken 5 urteotan arrakasta tasaren ehunekoak.

8.3.2.- Sortu berri diren programen kasuan, nolako ehunekoak aurreikusten diren 6 urteetan alderdi hauei begira:

8.3.2.1.- Arrakasta tasa (3 urtetara dedikazio osorako eta 5 urtetara dedikazio partzialerako): doktoregaien kopuru osoa kontuan hartuta, 3 urte edo 5 urtetan tesia aurkeztu eta irakurtzen duten doktoregaien ehunekoa.

8.3.2.2.- Arrakasta tasa (4 urtetara dedikazio osorako eta 7 urtetara dedikazio partzialerako): doktoregaien kopuru osoa kontuan hartuta, 4 urte edo 7 urtetan tesia aurkeztu eta irakurtzen duten doktoregaien ehunekoa.

8.3.3.- Beste tasa batzuk ere sar daitezke.

8.3.4.- 5 urteotako datuak edo hurrengo 6 urteetarako aurreikusten direnak (sortu berri diren programen kasuan) alderdi hauei buruz: egindako tesiak, egindako doktorego tesietan izandako arrakasta tasak, tesien kalitatea eta izandako ekarpenak. Emandako datuen justifikazioa.

9.- Ezarpenerako egutegia.

Xedapen iragankorretan adierazitakoa kontuan hartuta, adierazi zein izango den doktorego programa ezartzeko data. Data ere adieraziko da baldin eta proposatutako programak indarrean dagoen beste bat deuseztatzen badu. Bi kasuotan justifikatu beharko dira proposatutako datak.