Titulazioak egiaztatzeko eta nabarmen aldatzeko proposamenak aurkezteko prozedura

Ezarpen berriko titulazio ofizialen proposamenak aurkezteko prozedura, baita gaur egungo titulazioak nabarmen aldatzeko proposamenena ere.

Proposamen berriak

Aurkezten diren proposamen guztiak Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzak eta Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak aztertuko dituzte aldez aurretik, betiere ikasketen eskaintza globala eta UPV/EHUren plan estrategikoa kontuan hartuta.

Era berean, Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetzaren aldeko txostena izan beharko dute proposamenak izapidetu ahal izateko.

1.- Titulazio berrirako proposamenaren sintesiaren aurkezpena

Ikastegi sustatzaileak titulazio berriaren proposamenaren laburpen bat aurkeztuko dio errektoreorde eskudunari.

Gradua: vicer.grado-innovacion@ehu.eus

Masterra: graduondoa-etengabekop@ehu.eus

2.- Proposamenaren laburpenaren gutxieneko edukia

Laburpenean, gutxien dela, honako hauek zehaztu behar dira:

a. Parte hartuko duten unibertsitateak, sailak, institutuak edo ikastegiak.

b. Proposamenaren justifikazioa, alderdi hauek adierazita:

  1. Gizartearen eskaria eta aurreikusitako ikasle kopurua.
  2. UPV/EHUk arlo horretan duen eskaintza.
  3. Proposamenaren kalitatea eta bikaintasuna.
  4. Tituluaren kategorizazioa, bektoreen arabera: a) Metodo eta metodologia berritzaileetan oinarritutako prestakuntza, b) Nazioartekotzea eta c) enpresa eta erakundeekiko harremanak. Bektore bakoitzean, oinarrizko maila, tartekoa edo aurreratua lortzea aurreikusten den justifikatu beharko da.
  5. Izaera esklusiboa edo unibertsitate artekoa, estatukoa edo nazioartekoa, masterraren kasuan.
  6. Tituludunen enplegagarritasuna.
  7. Bat etortzea UPV/EHUren plan estrategikoarekin edo beste batzuekin (Horizon 2020, ikerketa eta beste batzuk).
  8. Eleaniztasuna.
  9. Beste alderdi jakingarri batzuk.

c. Ikasketa Plana: irakasgaiak, mota, ECTS, saila eta emateko hizkuntza.

d. Parte hartuko duten irakasleak.

e. Erakunde kolaboratzaileak.

3.- Proposamenaren sintesia aztertzea eta ebaluatzea

Aurkeztutako sintesia errektoreorde eskudunak aztertuko du, eta, hala badagokio, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari bidaliko dio, horrek azter dezan sail parte hartzaileek behar izan eta eskuragarri dituzten irakaskuntzarako baliabideen bideragarritasuna.

Irakasle-ikertzaileen Arloko Errektoreordetzaren aldeko txostena lortu ondoren, errektoreorde eskudunak proposamena aurkeztuko dio, ikastegiko erabakiarekin batera, Graduko edo Graduondoko Batzordeari, proposamenaren berri emateko eta Graduko Batzordeak edo Graduondoko Batzordeko ebaluazio batzordeak aurre-ebaluatzeko.

Behin aldeko aurre-ebaluazioa izan ondoren, errektoreorde eskudunak baimena emango dio ikastegi sustatzaileari proposamen osoa GAUR aplikazio informatikoan grabatzeko.

4.- GAURen grabatzea eta proposamena ebaluatzea

Aldeko txostena eskuratuz gero, dagokion errektoreordetzak proposamen osoa aplikazio informatikoan (GAUR) grabatzeko baimena emango die sustatzaileei. Horretarako, harremanetan jarri beharko dute Ikasketa Planen Atalarekin (seccion.planesdeestudios@ehu.eus), GAUR aplikazioan proposamenak grabatzeaz arduratuko diren pertsonen izenak eta NANak (IRI edota AZP) jakinarazteko, erabiltzaile gakoak eta pasahitzak emateko eta, hartara, “Propuestas de Grado” edo “Propuestas de Máster U.”  modulura sartzerik izan dezaten. Grabatu ondoren, horretarako izendatutako epaimahaiak ebaluatuko du. Eramus+ masterrak ez dira ebaluatu beharko.

Eraginpean hartutako sailen eta erakunde laguntzaileen erabakiak erantsiko dira.

Aurre-ebaluazioa negatiboa izanez gero, arrazoitu beharko da, eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

5.- Proposamena izapidetzea, titulua egiaztatzeko eta onartzeko

Proposamen osoa Graduko edo Graduondoko Batzordeak onartu beharko du, aldez aurretik ikastegi arduradunaren akordioa eta Campuseko Batzarraren txostena edukita, eta horrek ahalmena emango dio dagokion errektoreordetzari, titulazioaren proposamena eta haren txosten ekonomikoa Gobernu Kontseiluari helarazteko.

Gobernu Kontseiluak onartu ondoren, Ministeriora bidaliko da, bere egoitza elektronikoaren bidez, eta ministerioak, tituluaren erregistro datuak egiaztatu ondoren, dagokion ebaluazio agentziari igorriko dio proposamena.

Gero, behin ebaluazio agentziaren aldeko txostena edukita, Gizarte Kontseiluari nahitaezko txostena eskatuko zaio, autonomia erkidegoak ikasketak ezartzeko baimena eman dezan.

OHAR GARRANTZITSUA ERASMUS+ MASTERREN PROPOSAMENETARAKO
Erasmus + proposamenen sintesia igortzeko azken eguna 2021eko abenduaren 17a izango da, Education, Audiovisual and Culture Executive Agency Audiovisual EACEAren 2022ko otsaileko deialdia aurkeztu nahi badira.

Funtsezko aldaketak

Funtsezko aldaketak izapidetzeko, lehenago adierazitako urrats berak eman beharko dira. Proposamenaren sintesia egiteko, adierazi beharko da memoriaren zer alderdi aldatuko diren eta titulazioaren lehengo memorian jasota ez zegoen informazioa gaineratu beharko da.

Funtsezko aldaketak Zentroak (gradua) edo Batzorde Akademikoak (masterra) proposatu beharko ditu, eta ikastegi arduradunaren aldez aurreko txostena edukita, Graduko edo Graduondoko Batzordeak onartuko ditu, haien ondorioz kostu igoerarik ematen ez bada; igoeraren bat emanez gero, Gobernu Kontseiluak onartu beharko ditu.

Aldaketek irakasgaien antolakuntzari eta garapenari eragiten badiete, beharrezkoa izango da ere dena delako sailen adostasuna.