Kalitatezko zigiluak eskatzeko baldintzak

Prestakuntza dualaren zigilua

Ikastegiek errektoreordetzaren bidez aurkezten dituzten eskaerek Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren protokoloan ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte. Besteak beste, hauek dira:

  • Egiaztatutako memorian funtsezko aldaketak behar dituzten titulazioak aldez aurretik onartuta izan beharko dira.
  • Nolabaiteko ibilbidea duten proiektuak izan beharko dira, lorpenak agerian uzteko modukoak.
  • Batzorde misto bakarra egon behar da unibertsitateko ordezkarien eta prestakuntza dualean parte hartzen duten erakundeetako ordezkarien artean.
  • Prestakuntza jarduera dualak, GRALak eta MALak barne, gradu titulazioetako kreditu guztien %25 eta %50 artean izango dira, eta, gutxienez, master titulazioetako kredituen %40a.
  • Bermatu egin behar da eskainitako plazak betetzen dituzten eta ikasketa planean ezarritako gaitasunak garatzeko baldintzak betetzen dituzten entitate kopuru nahikoa dagoela.
  • Entitatea eragile aktiboa da titulazioan eta irakatsi eta ikasteko jardueretan (ez praktiketako ikasleen hartzaile hutsa).
  • Ikasleen eta entitatearen artean ordainsaria dakarren lotura juridiko bat egon behar da, eta lotura hori lanbide arteko gutxieneko soldatan (LGS) oinarrituta kalkulatu beharko da gutxienez.
  • Ibilbide baten kasuan, prestakuntza dualaren eta ez-dualaren arteko konparazio esplizitua egin behar da konpetentzien eskuratzea eta azkeneko emaitzan dituen eraginen ezberdintasuna agerian jartzeko.
  • Ikastegiko Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak (KBBS) kontuan hartu beharko ditu prestakuntza dualarekin zerikusia duten prozedurak, baita titulazioaren diseinu eta planifikazioarekin, jarraipenarekin eta ezarpenarekin zerikusia dutenak ere.

Prozedura

  1. Ikastegiak helbide elektroniko honetara bidaliko ditu behar bezala betetako eskaerak: formakuntzaduala.vegp@ehu.eus
  2. Errektoreordetzak eskaerak aztertuko ditu eta protokoloan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituztenak Unibasq-i helaraziko dizkio.

Nazioartekotzeko zigilua

Ikastegiek errektoreordetzaren bidez aurkezten dituzten eskaerek Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren protokoloan ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte. Besteak beste, hauek dira:

  • Ikastegian inplementatutako nazioartekotze estrategia bat egon behar da. Era berean, nazioartekotze estrategia koordinatuko duen batzorde bat egon behar da, eta batzorde horrek gutxienez atzerriko unibertsitate bateko ospe handiko pertsona akademiko bat izan behar du.

  • Egiaztatutako memorian funtsezko aldaketak behar dituzten titulazioak aldez aurretik onartuta izan beharko dira.

  • Nolabaiteko ibilbidea duten proiektuak izan beharko dira, lorpenak agerian uzteko modukoak.

  • Titulazioan edo ibilbidean matrikulatutako ikasleen gutxienez % 10 nazioarteko mugikortasun programen bitartez hartu dira edo atzerritarrak dira.

  • Gutxienez ikasleen % 20k parte hartzen dute nazioarteko mugikortasun programetan.

  • Barrurako edo kanporako mugikortasunerako aurreikusitako plaza kopurua (hitzarmenak), hautatutako ikasle kopuruarekin alderatuta, berdina edo handiagoa da.

  • Tituluak hizkuntza ofizialak ez diren hizkuntzetan eskaini behar du irakaskuntza, gutxienez kreditu guztien % 20an graduaren kasuan edo kreditu guztien % 30ean masterrean.

  • Ikastegiko Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak kontuan hartu behar ditu titulazioaren nazioartekotze, diseinu eta planifikazioarekin, jarraipenarekin eta ezarpenarekin zerikusia duten prozedurak, baita mugikortasun programetatik ateratako ikasleen gogobetetze maila ere (gutxienez 7, 10en gainean).

  • Irakasleen % 20k C1 akreditazioa edo horren baliokidea izan beharko dute ofiziala ez den hizkuntza batean irakatsi ahal izateko, baita ere, Unibasq-en protokoloan jasotako baldintzetakoren bat 10 urteko epean.

  • Nazioarteko ikasleei zerbitzua emateko adina baliabide material eta giza baliabide izan beharko da.

Prozedura

  1. Ikastegiak helbide elektroniko honetara bidaliko ditu behar bezala betetako eskaerak: internazionalizazioa.vegp@ehu.eus.
  2. Errektoreordetzak eskaerak aztertuko ditu, eta Unibasq-i helaraziko dizkio protokoloan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituztenak.