Laborategiko oinarrizko segurtasun gomendioak

Segurtasun neurriak

Ebakuazio bideak

Beharrezkoa da eskuragarri dauden segurtasun elementuak erabiltzera ohitzea eta larrialdietako irteera nagusiak non dauden jakitea. Irteera horiek beti errespetatu behar dira eta ez dira beharrezkoak ez diren objektuak horietan utzi behar. Gainera, su itzalgailuak, tutu malguak, segurtasuneko dutxak eta begiak garbitzekoak zehazki non dauden jakin behar da.

Begien babesa

Nahitaezkoa da segurtasun betaurrekoak erabiltzea eta ukipen lenterik ez erabiltzea.

Nola jantzi

Nahitaezkoa da mantala erabiltzea. Mantala beti itxita eduki behar da eta ez da laborategitik kanpo erabili behar. Oinetako itxiak erabiltzea gomendatzen da, ez sandaliak. Eskuak babesteko eskularruak erabiliko dira. Ile luzea jasota eduki beharko da. Ez dira eraztunak, eskumuturrekoak, etab. erabiliko.

Higiene arauak

Ez jan edo edan laborategian. Eskuak beti garbitu behar dira laborategitik irten aurretik.

Erretzea debekatuta dago

Higiene eta segurtasun arrazoiengatik, eta lege arrazoiengatik.

Ez arnastu, probatu edo usaindu

Inoiz produktu kimikoak.

Likidoen pipetatzea

Gailu berezi bat erabili behar da beti.

Laneko eremuaren egoera

Garbi eta txukun eduki behar da, beharrezkoak ez diren liburu, beroki, poltsa edo ekiporik gabe. Isurtzen diren produktu kimikoak berehala bildu eta deuseztatu behar dira, ezarritako protokoloei jarraiki.

Jokabidea

Funtsezkoa da laborategian adeitsua izatea eta zentzua erabiltzea. Ez da txantxarik egin behar eta ezin da korrika, jolas, bultza edo garrasi egin.

Baimenik gabeko esperimentuak

Inola ere ez da egin behar irakasleak edo ikertzaile nagusiak baimendu gabekoesperimenturik eta ezin dira esperimentuak gainbegiratu gabe martxan utzi.

Ekipoen eta tresnen erabilera

Ez dira erabili behar, baldin eta horien funtzionamendua ezin hobeto ezagutzen ez bada. Zalantzaren bat izanez gero, irakasleei galdetu.

Egoera txarrean dagoen kristalezko materiala erabiltzeak istripu arriskua areagotzen du.

Erabilitako tresnak garbituta eta erabiltzeko egoera ezin hobean utzi behar dira. Uneoro egiaztatu behar da tresnak ekipoaren argibideei jarraituz zaintzen direla.

Produktu kimikoen manipulazioa

Prebentzioari buruzko informazioa kontsultatu behar da aurrez, esaterako, segurtasun datuen fitxak eta produktuen etiketako informazioa. Produktu guztiak arreta handiz manipulatu behar dira.

Arriskurik handiena sua da. Beharrezkoa da, ahal den heinean, laborategian sugar irekien presentzia saihestea. Horren ordez, lurrun edo silikona bainuak eta atorra edo plaka bero emaileak erabiltzea gomendatzen da.

Produktu kimikoek azala ukitzea saihestu behar da. Ez da etiketarik gabeko ontzietatik produkturik hartu behar, ezta esperimentu batean produktu bat beste batekin ordeztu ere, irakasleak hala gomendatu ezean.

Likidoen beroketa

Ontziaren irekidura norbera eta inguruko pertsonak dauden aldearen kontrako aldera zuzendu behar da.

Hondakinen ezabapena

Apurtutako kristalezko materiala eta produktu kimikoak horretarako jarritako ontzi edo edukiontzi berezietan bilduko dira. Ez dira zuzenean harraskatik isuri behar urarekin erreakzionatzen duten produktuak, produktu suharberak edo erraz biodegradatzen ez direnak.

Larrialdiak eta lehen sorospenak

Laborategian sua gertatuz gero

Laborategitik atera behar da, irteera nagusitik edo larrialdietako irteeratik. Lankide guztiei sutearen berri eman behar zaie eta lasai egon behar da.

Beti jarraitu behar zaie Larrialdietako Planean bildutako argibideei.

Sute txikiak

Mugatuta badago, su itzalgailu egokia erabiliz edo sua itoko duen ontzi batekin estaliz itzaltzen bada. Ez da urik erabili behar disolbatzaile batek su hartzearen ondoriozkoa den edo jatorri elektrikoa duen sute bat itzaltzeko.

Sute handiak

Sua isolatu eta su itzalgailu egokiak erabili behar dira. Azkar kontrolatu ezin bada, eraikineko suteak itzaltzeko eta ebakuatzeko zerbitzuari jakinaraziko zaio.

Sua gorputzean

Arropak sua hartzen badizu, laguntza eskatzeko garrasi egin ezazu. Lurrean biraka ibili behar duzu, sugarrak itzaltzeko. Ez da inoiz su itzalgailu bat erabili behar pertsona baten gaineko sua itzaltzeko. Ez kendu biktimaren azalari itsatsitako arropa.

Erredurak

Erredura txikiak eragina jasan duen gunea 15 minutuz ur hotzarekin garbituta tratatzen dira. Erredura larriagoek berehalako arreta medikoa jaso behar dute. Ez dira krema edo pomada koipetsuak erabili behar erredura larrietan.

Ebakiak

Ebakiak ondo garbitu behar dira, ur korronte handiarekin, gutxienez 10 minutuz. Gero estali eta, ondoren, tratatu egin behar dira.

Azalaren gaineko produktu kimikoak

Berehala garbitu behar dira ur askorekin, gutxienez 15 minutuz. Segurtasun dutxak eragina jasan duen gunea handia denean eta harraskan garbitzea nahikoa ez denean erabiliko dira. Garbiketa azkar egitea oso garrantzitsua da, eragina jasan duen gunearen larritasuna eta hedapena murrizteko.

Proiekzioak begietan

Begiak urarekin garbitu 15 minutuz begiak garbitzekoan eta, halakorik egon ezean, begiak garbitzeko fl asko bat erabili. Beharrezkoa da begiak atzamarren laguntzarekin irekita edukitzea, betazalen azpialdeak errazago garbitzeko. Edonola ere, medikurengana joan behar da, lesioa txikia iruditu arren.

Produktu kimikoak arnastea

Eragina jasan duen pertsona berehala leku aireztatu batera eraman behar da, baina laguntza medikoa jaso beharko du ahalik eta azkarren. Arnasa hartzeko zailtasunen bat duela antzemanez gero, ahotik ahorako arnasketa artifiziala egingo zaio. Oxigenoa horretarako trebatutako langileek bakarrik emango dute.

Bereziki sentiberak diren pertsonak

Osasun arazoren bat baduzu edo haurdunaldian edo edoskitzaroan bazaude, jar zaitez harremanetan Prebentzio Zerbitzuko Osasun Arloarekin, zure zalantzak argitzeko (Tel. 94 6013186).

Dokumentazioa