irakasBERRI (Irakasle Berrien Harrera eta Orientazioa)

2020-2021 ikasturtea

Norentzat

Ekimen hau Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean azken hiru urteetan lanean hasi diren irakasleei eskaintzen zaie.

Sarrera / Ikastaroaren deskribapena

Gaur egun, UPV/EHUko irakasle baten ibilbide, beste bide batzuetatik datozen irakasleak badauden arren, ikerketaren bidez hasi ohi da (doktoregoa), eta ondoren kanpoko akreditazioa lortuz jarraitu, une horretan irakasle atxiki edo haren baliokide den beste figura batean kontratatua izatera helduz. Hala eta guztiz ere, irakasle berriek oinarrizko erreferentziak behar dituzte, UPV/EHUk nola funtzionatzen duen eta zer egitura duen jakiteko, eta unibertsitateari buruzko informazio orokorra ere behar dute.

Irakaskuntzako beste mailetan irakasle izateko trebakuntza ezinbestekoa den bezala, kasu honetan ez dago aldez aurretik formakuntza pedagogikoa jaso dela ziurtatu beharrik, eta honek, hainbat kasutan, irakasle berriari nolabaiteko kezka sorrarazten dio bere egunerokoan.

Hori horrela, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (SAE-HELAZ) Irakasle Berriei harrera egin eta gutxieneko orientazio batzuk eman nahi dizkie.

Beraz, ekimen honek behar honi erantzun nahi dio, eta informazioa eman nahi die irakasle berriei, gai izan daitezen:

  • Inguratzen dituen testuinguru instituzionalaz jabetzeko.
  • Gogoeta egiteko aurretik egin duten ibilbideari eta gaitasun beharrezkoei buruz UPV/EHUko profesional akademiko onak izateko.
  • SAE-HELAZek eta beste zerbitzu batzuek eskaintzen dizkieten baliabideak ezagutzeko eta baliatzeko.

Gaitasunak

  • Irakasle berriaren irakaskuntza-lanaren testuinguru instituzionala ulertzea (unibertsitatea, ikastegia, saila, irakaskuntza taldeak, titulazioa).
  • Prestakuntza-arloko behar pertsonalak aztertzea eta garatu beharreko gaitasunak zehaztea.

Metodologia

Lehen bileran, argibideak emango dira irakasle berriari kokatzen laguntzeko eta bertaratzen direnen beharrak jasoko dira.

Bigarren saioko metodologia, batik bat, azalpenezkoa izango da, eta programan bildutako gaiak garatuko ditu. Kasu batzuen azterketa praktikoa ere egingo da.

Programa

Hasierako bilera informatiboan (ordubetekoa): Urriak 22

  • SAE-HELAZen aurkezpena
  • Irakaskuntzarako gaitasunen garapena
  • UPV/EHUk eta SAE-HELAZek eskaintzen dizkizuten baliabideak

Bigarren saioan (3 ordukoa): Urriak 29

  • Unibertsitatearen IKD eredua eta IKD i3 estrategia
  • Zure irakaskuntzan kontutan hartu beharreko alderdiak
  • Zure lanbidean maiz aurkitu ditzakezun egoera desberdinen aurrean nola jokatu Unibertsitateko arautegietan oinarrituz
  • Unibertsitateak eskaintzen dituen oinarrizko zenbait baliabide
  • Akreditazio prozesua

Formatzaileak:

  • Iker Ros Martínez de Lahidalga (SAE-HELAZEeko koordinatzailea Arabako Campusean)
  • Elena Díaz Ereño (SAE-HELAZeko koordinatzailea Bizkaiko Campusean)
  • Mikel Garmendia Mujika (SAE-HELAZeko koordinatzailea Gipuzkoako Campusean)
  • Urtza Garay Ruiz (Berrikuntza Metodologikorako zuzendaria)
  • Mirari Ayerbe Díaz (SAE-HELAZeko zuzendaria)

Datuak

Iraupena

4 ordu: ordubeteko bilera informatiboa eta 3 orduko formakuntza saioa

Datak, ordutegiak eta lekuak

Hasierako bilera informatiboak (ordubeteko iraupena)

Urriak 22, 12:00-13:00 edo 15:30-16:30

Formakuntza saioak (3 orduko iraupena):

Urriak 29, 11:00-14:00 edo 15:30-18:30.

Lekua: eGelapi. Jakinaraziko zaie izena ematen dutenei.

Hizkuntza

Euskara

Izena ematea

Izena emateko epea

2020ko irailaren 25etik urriaren 5era (biak barne)

Izena emateko modua

Izen-ematea hurrengo formularioaren bidez egingo da.

Plaza-kopurua mugagabea denez, nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

Akreditazioa

Bertaratze-ziurtagiria emango zaie parte-hartzaile guztiei (4 ordu), Unibertsitateko Irakasleen Irakaskuntza Prestakuntza helburu duten jardueren barnean dagoelako.

Informazio gehiago