i3 hezkuntza ereduaren sendotzea irakasleen artean

i3 hezkuntza ereduaren sendotzea irakasleen artean

UPV/EHUko irakasleek IKD i 3 estrategia erabiltzeko duten moduaren azterketa

Irudia

UPV/EHUk bere IKD i3 hezkuntza eredua du. Eredu horrek, gaur egun, apustu sendoa egiten du, besteak beste, hiru zutabe estrategiko hauen alde: 1) Irakaskuntza metodologia aktiboak txertatzea eta finkatzea; 2) 2030 Agendak markatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) hezkuntza ereduan txertatzea; eta 3) Konpetentzien katalogoa modu instituzionalean onartzea. 

Hala eta guztiz, beharrezkoa da egungo errealitatearen argazkia egitea, ikusteko UPV/EHUko irakasleek nola erabiltzen duten IKD i3 eredua arlo desberdinetan eta zutabe estrategiko horietako bakoitzean. Hori dela eta, proiektu honen helburua da informazio esanguratsua lortzea errealitate horren deskribapen egiazkoa egiteko. 

Proiektuaren balio soziala goi mailako irakaskuntzari egingo dion ekarpena da, bereziki lanbide gaitasunak eskuratzeko edo hobetzeko prestakuntzari. 

Beraz, emaitzek informazio baliagarria emango dute irakasleen garapen profesionalerako etorkizuneko jardun ildoak zehaztu daitezen.

Hemen aurkezten den proiektuaren helburu orokorra da jakitea UPV/EHUko arlo desberdinetako irakasleek zenbateraino ezagutzen dituzten IKD i3 hezkuntza ereduak biltzen dituen estrategiak. 

 

Irakasleek i3 hezkuntza ereduaren estrategiari buruz duten ezagutza ebaluazioa

I3 hezkuntza ereduaren sendotzea irakasleen artean

2010etik, UPV/EHU hezkuntza-eredu berritzaile bat hobetzen eta ezartzen aritu da, eta gaur egun hirugarren fasean dago.

Irudia

Dokumentuak: