edIKDit

IKD Irakasle Talde Egituratuak, edIKDit

Irudia

Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak 2018an lehenengo deialdi pilotua egin zuen eta horren bitartez, erakunde babesa eman nahi zitzaien irakasle talde horiei, taldeok baitira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko ardura erakutsi eta lortutako emaitzek egoera bakoitzean duten eragina aztertu eta interpretatzen dutenak. Deialdi honek ahalbidetzen du UPV/EHUn egiten den kalitatezko irakaskuntza azaleratzea, talde horiei merezi duten ikusgarritasuna eta aitorpena IKD Irakasle Talde Egituratuen zigilua emanda.

IKD irakasle talde egituratuak (edIKDit) dira IKD ereduarekin bat irakasten duten irakasleez osatutako taldeak, koordinazio maila handiarekin eta ikasleen ikaskuntzarekiko konpromiso maila altuarekin lan egitea bereizgarri dutenak. Talde hauek beren curriculum eremuko irakaskuntzaren arduradun egiten dira, honako hauek izanik edIKDit baten erreferentziako elementuak:

  1. Irakaslana aldizka ebaluatzea: taldeko kideek ebaluazioa egiteko aurkeztu dute beren irakats lana Docentiaz programaren bidez, eta ebaluazio positiboa-oso ona lortu dute.

  2. Irakaskuntza-ikaskuntza estrategia eta metodologia aktiboak eta berritzaileak ezartzea, gizarte konpromisoa eta garapen jasangarriko helburuak (EHU Agenda 2030) ere bultzatuz eta irakaskuntzan txertatuz.

  3. Hezkuntzarako ebaluazioa ikasleen ikaskuntzarako oinarrizko elementu moduan erabiltzea: irakasten dituzten gaietako irakats gidetan eta ikasleen gidetan ikaskuntzan lortutako emaitzak azaltzen dira, lortutako ebaluatzeko irizpideak zehaztuta, eta ikasleen ikasketa prozesua helburu daukan ebaluazio sistemarekin bat datozen prozedurak ere zehaztuta.

  4. Irakaskuntza modu eraginkorrean koordinatzea beren irakasgaietan, gaietan edo diziplina moduluetan [1. oharra], parte hartzen den titulazioetako eduki espezifikoetan zein orokorretan gaitasunak garatzeko.

  5. Ikasleen iritzia eta emaitza akademikoak irakaskuntza hobetzeko informazio iturri moduan erabiltzea, hori onuragarria izanik ikasleen etekinerako.

[1. oharra] Gai edo diziplina modulu bat da, antzeko edukiak dituen irakasgai multzoa, elkarrekin lotura dutenak eta ezagutza arlo berekoak, eta aldi berean edo jarraian ikasi edo programatu daitezkeenak. Titulazioaren curriculumean, irakasgaia baino unitate koherente zabalagoa eratzen dute.