encuesta_practicum_cuestionarios

Practicumari buruzko inkestan erabilitako tresna: galdetegia

Ikasleen, irakasle-tutoreen eta instruktoreen iritziak hiru galdetegiren bidez jasotzen dira. Galdetegi bat da aldez aurretik zehaztutako galderei emandako erantzunen bidez jasotako informazioa egituratzeko prozesu bat. Hau da, parte-hartzaile guztiei galdera berberak egiten zaizkie, modu eta sekuentzia berean.

Ikaslearen galdetegiak (pdf, 186 KB) 22 galdera ditu. Galderak dimentsio hauen arabera egituratzen dira: UPV/EHUren kudeaketa eta antolaketa, UPV/EHUren irakasle-tutorearen irakaskuntzari eta praktiketako zentroari buruzko iritzia, eta balioespen orokorra. Horrez gain, galdetegiak datuen taula bat dauka, ikasleen balioespenak testuingurura egokitu ahal izateko. Honako datu hauek jasotzen dira: sexua, adina, tutoretza-saioen kopurua eta aurretiko prestakuntza akademikoa. Amaitzeko, galdera ireki bat egiten da, egindako praktiken indarguneak eta hobetzeko arloak aipatzeko.

UPV/EHUko irakasle-tutoreen galdetegiak (pdf, 236 KB) 20 item ditu. Galderak egituratzen dituzten dimentsioak hauek dira: irakasle-tutorearen autoebaluazioa, UPV/EHUren kudeaketa eta antolaketa, praktiketako zentroa, eta balioespen orokorra. Amaitzeko, galdera ireki bat egiten da, egindako praktiken indarguneak eta hobetzeko arloak aipatzeko.

Praktiketako zentroetako instruktoreen galdetegiak (pdf, 236 KB) 14 galdera ditu. Galderak egituratzen dituzten dimentsioak hauek dira: instruktorearen autoebaluazioa, UPV/EHUren kudeaketa eta antolaketa, praktiketako zentroa, eta balioespen orokorra. Era berean, galdetegiak datuen taula bat dauka, instruktoreen balioespenak testuingurura egokitu ahal izateko. Honako datu hauek jasotzen dira: aurreko ikasturteetan instruktore izandako aldien kopurua, eta UPV/EHUko ikasleek praktiketako zentrora iristean duten prestakuntza akademikoaren gaineko balioespena. Amaitzeko, galdera ireki bat egiten da, egindako praktiken indarguneak eta hobetzeko arloak aipatzeko.