Practicumaren gogobetetasun-inkesta

Practicumari buruzko gogobetetze-inkesta

2012/13 ikasturtean, Kanpoko Praktikekiko gogobetetze-maila neurtzeko on-line inkesta bat ezarri zen, modu esperimentalean.

Inkesta bi behar hauei erantzuteko sortu zen:

  • UPV/EHUko irakasleen tutoretza-lanari buruzko praktiketako ikasleen iritzia ezagutzea.
  • Kalitate Berme Sistemarako ikasketa-plan berrietako tituluen ebidentziak jasotzea.

Hiru galdetegi egin dira, inplikatutako eragile guztiei buruzko informazioa jasotzeko: irakasleak, ikasleak eta, azkenik, praktiketako zentroetako instruktoreak. Bi txosten mota bereizten dira:

  • Ikasleei beren irakasle-tutoreei buruz eginiko iritzi-inkestarenak.
  • Ikasleek, UPV/EHUko irakasle-tutoreek eta instruktoreek, oro har, practicumarekiko adierazitako gogobetetzeari buruzkoak.

Inkesta hori eskuratzeko, beharrezkoa da datuak grabatuta edukitzea GAUR aplikazioaren "Practicuma-Derrigorrezko Praktiken Kudeaketa" moduluan.