Graduko inkestan iritziak jasotzeko prozedura

Galdetegia inprimatuz

Graduko ikasketetan, hiru prozedura eskaintzen dira iritzia jasotzeko:

Inkesta egiteko, irakaskuntza honako bi baldintza hauek bete behar dira: irakasgai honetan gutxienez 5 ikasle egotea matrikulatuta eta irakasleak 8 ordutik gorako irakaslana egitea taldean (ordu-kalkulu hau egiteko bai eskola-teorikoak bai eskola-praktikoak kontuan hartzen dira).

Inkestatu ez diren salbuespenak: Doktoregoa, Oinarrizko Gaien Trebakuntzarako ikastaroak eta GAUR-en "tutoretzapeko irakasgaiak" izenekoak, hau da, Gradu/Karrera-Amaierako Proiektuak, Praktika integratuak eta Egonaldiak

Erabat birtualak diren irakasgaietan on-line prozeduraren bidez jasoko da iritzia bai aukera askeko ikasketa-planetan, bai G9ren Unibertsitatearteko Campus Birtualean bai erdi-presentzialak diren irakasgaietan.

Ikasleek irakasleen lanaren gainean duten iritziari buruzko inkesta egiteko beharrezkoak diren datuek GAURen (Unibertsitateko Kudeaketa Akademiko Berritua) grabatutakoa dute erreferentziatzat. GAURen bitartez, irakasleek beren irakaskuntza-betebeharra kontsultatu ahal izango dute, baita beren hitzorduak ere, ikasleen iritzia inkestatzaile bidez jasotzen duten ikastegietakoak izanez gero. Ikus AROAren (Ikaslearen Iritzi Inkestaren Aplikazio berritua) erabiltzailearentzako eskuliburua.