Ikasle-inkestatzaileen bidez iritziak jasotzeko prozedura

Ikasle-inkestatzaileen bidez iritziak jasotzeko metodoa horrela gauzatzen da: Inkestak jazotzeaz arduratzen den pertsona bat, behar bezala trebatuta , ikasgela batera sartzen da, galdetegiak banatzen ditu, argibideak ematen ditu, ikasgelan geratzen da ikasleek galdetegia erantzuten duten bitartean eta betetako galdetegiak jasotzen ditu.

METODOLOGIA

Servicio de Evaluación Docente / Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak (SED/IEZ) Ikastegi/Atal bakoitzarentzat landa-plan oso bat eratuko du ikasle-inkestatzaileekin (eta plan hauek adierazi behar dira: inkesta zein irakasleri egin behar zaion, irakasgaia, ikasturtea, taldea, data, ordua eta ikasgela). Landa-plana prest dagoenean, posta elektronikoz aukeratutako irakas-egoeren eguna, ordua eta lekua irakasleei jakinaraziko zaie.

Irakasleek beren hitzorduak kontsultatu ahal izango dituzte GAURen eta, soilik akatsik egonez gero, proposa ditzakete aldaketak hitzordu horietan. Aldaketa horiek aztertuko ditu SED/IEZek eta aipatutako proposamenei buruzko ebazpenen berri emango die interesdunei. Irakasgai bat irakasle batek baino gehiagok ematen badu (taldekako irakaskuntza-egoera), irakasle guztiek kontsultatu ahal izango dute hitzordua, baina aldaketak proposatzeko, SED/IEZek aukeratutako egunean eta orduan eskola ematen arituko den irakasleak soilik proposatu ahal izango ditu aldaketa horiek.

Abantaila hauek ditu ikasle-inkestatzaileen bidez iritziak jasotzeak:

  •  Prozesuaren gardentasun osoa bermatzen du, ikasle-inkestatzaileak ez baitu prozesuarekin zerikusirik.
  • Bermatzen du GAUR atalean agertzen diren irakaskuntza-egoera guztiak inkestatzen direla.
  • Ikasle-inkestatzailea aurrean dagoenez, argibideak emateko prest, zailagoa da ikasleek akatsak egitea.
  • Ikasleek askatasun osoz ematen dute iritzia, eta aldi berean, anonimotasuna bermatzen du.
  • Bermatzen du landa-lana zuzenki gauzatzea; izan ere, SED/IEZek aldez aurretik aukeratzen eta trebatzen ditu ikasle-inkestatzaileak, eta gero, Ikastegian/Atalean koordinatzailearen ardurapean egongo dira.