Plan-formacion-para-la-mejora-docente

Irakaskuntza hobetzeko prestakuntza plana

Brujularen irudia

Docentiaz programak irakaslanerako feedback eraikitzailea  emateko helburua du, baita lan hori hobetzeko irakasleei laguntza eskaintzeko ere. Horretarako UPV/EHUko edozein irakaslek prestakuntzarako ondorengo baliabideak eta laguntzak ditu.

 

Hezkuntzarako Laguntza  Zerbitzuaren webgunean UPV/EHUko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroei eta tailerrei buruzko informazio zabala eta zehatza kontsulta daiteke.

DOITU lantegia

Zer hobetu dezaket nire irakaskuntzaren plangintzan?

Ikastaro hau, irakasten aldez aurretiko eskarmentua izanik, ikasgai jakin bateko plangintzan eta garapenean hobekuntzak sartu nahi dituzten irakasleei zuzenduta dago, tituluan ezarritako jarraibideekin eta IKD, Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa, ereduarekin bat eginda etor daitezen. Alderdi hauek Docentiaz UPV/EHUko irakasleen irakaskuntza jardueraren ebaluazio programaren baitan Ikasleen Gidak ebaluatzeko kalitate irizpide gisa hartzen dira.

iRAKER programa

UPV/EHUn Irakasleen gaitasun akademikoa garatzeko programa

Egonkortzeko bidean dagoen irakasleei zuzendutako 10 ECTSko programa da.  Prestakuntza honek irakaskuntza jarduna baterabiltzen dituen hiru arlo estaltzen ditu: konpromiso publikoa, ikerkuntza eta irakaskuntza-ikaskuntza. Azken atal honetan hnakoak aurreikusten dira: ikasle taldeetan ematen diren eskolekin lotutako jarduerak, tutore lana eta ikaskuntzaren jarraipena (praktikak, practicuma, GRAL, MAL, doktorego tesiak zuzentzea); irakasle arloetako lidergoa (irakasgaien, mailaren eta titulazioaren koordinazioa); titulazioaren diseinu curricularra; diziplinako irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren ikerketa; hezkuntza berrikuntza.

UIPRE

Unibertsitateko irakasleen irakas-prestakuntza

Gai desberdinei buruzko iraupen labur eta ertaineko (2 ECTSra arte)  ikastaro eskaintza da, irakasteko gaitasuna garatzera zuzenduta.

GAITUZ

UPV/EHUko irakasleen garapen akademikorako laguntzen deialdia

Garapen akademikorako GAITUZ programaren helburua da kanpo akreditazioko mugarrien bitartez ibilbide profesional mailakatuak, eskalagarriak eta aitorgarriak osatzen dituzten jardueren finantzaketan laguntzea.