encuesta_practicum_procedimiento

Practicumeko ikasleen iritziak biltzeko prozedura

Online bidez biltzen da ikasle, UPV/EHUko irakasle tutore eta praktika zentroetako begiraleen iritzia.

Ikasleak

Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak mezu bat bidaltzen die ikasleei, Practicum irakasgaia amaitu baino bi aste lehenago, inkesta betetzeko kontuan hartu beharreko jarraibideen eta inkesta betetzeko epearen berri emanez. Mezua jasotakoan, ikasleak aukera izaten du matrikulatuta dagoen praktika taldeen inkestetara sartzeko. Bi asteko epea du inkesta betetzeko.

Irakasle tutoreak

Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak mezu bat bidaltzen die irakasle tutoreei, Practicum irakasgaia amaitu baino bi aste lehenago, inkesta betetzeko kontuan hartu beharreko jarraibideen eta inkesta betetzeko epearen berri emanez. Mezua jasotakoan, irakasle tutoreek beren tutoretzapean dituzten praktika taldeen inkestak ikusteko aukera izaten dute, eta iritzia ematen dute koordinazioan egondako zentroetako bakoitzari buruz. Bi aste dituzte inkesta betetzeko.

Praktiken zentroko begiralea

Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak mezu bat bidaltzen die praktiken zentroetako begiraleei, inkesta betetzeko kontuan hartu beharreko jarraibideen eta inkesta betetzeko epearen berri emanez. Mezu hori praktika amaitu ondoren igortzen da. Mezua jasotakoan, inkesta ikusi ahal da. Bi aste dituzte inkesta betetzeko.