Arreta Psikologikorako Zerbitzua

Hemen Gaude

Salbuespenezko egoera berezi honetan, egunerokotasuna jarraitzeko denok ari gara gure aldetik jartzen, eskolak eta zerbitzuak lanean jarrai dezaten. Arreta Psikologikorako Zerbitzuak Skype-ren bidez eskainiko ditu kontsultak (bai ikasleei, bai AZPkoei, bai Irakasle eta Ikertzaileei). Pertsona batzuek nahiago dute egoera normalizatu arte itxarotea, beste batzuentzat, aldiz, Skype-a baliagarria izan daiteke.

Arreta psikologikoa eskatzeko betiko prozedura jarraitu behar da: mezu elektroniko bat idatzi sap@ehu.eus helbidera egoera laburki adieraziz. Harremanetan jarriko gara laguntza emateko.