Arreta psikologikoa
Laguntza psikologikoko zerbitzuak banakako zein taldekako arreta eskaintzen du. Banakako arreta psikologikoa 8-10 saiotan ematen da gehienez. Saio horietan, lehenengo balorazioa, horri buruzko informazioa, orientazioa, laguntza, aholkua eta, hala badagokio, bideratzea jasotzen dira. Saio horiek zerbitzuko psikologo klinikoek edo osasun-psikologo orokorrek egiten dituzte.
Egoerak bideratze bat eskatzen duenean, SAP/APZtik ahalik eta tratamendurik onenera eta baldintzarik onenetan bideratzea sustatuko da, Autonomia Erkidegoko arreta psikologikorako zentroen, gailuen eta profesionalen zerrenda bat eskainiz, modu inpartzial eta gardenean. Taldeko esku-hartzea ikasle kalteberen taldeekin. Gaur egun, SAP/APZk doktoregaientzako talde bat eskaintzen du. EHUko doktoratu aurreko ikertzaileen ongizate emozionala hobetzea du helburu, talde-lanaren bidez.