Hilabete honetako ekipoa: Dual Beam, MEB-FIB, Helios Nanolab 650
Euskal Herriko Unibertsitateak erosi eta Rosalind Franklin eraikinean (Bizkaiako Kanpusean) instalatu duen Dual Beam, Helios Nanolab 650ª.
Titan Cubed berriarentzako osagarri egoki bat da, gehienbat erresoluzio altuko laginak prestatzeko.
Deskribapena
Ekipoak, iluminazio iturri bi konbinatzen ditu, alde batetik, elektroi sorta bat eremu emisio iturri batekin, (FE-SEM, Field Emision Scaning Electron Microscopy), eta bestetik, Ga ioi sorta fokalisatu bat (FIB, Focused Ion Beam). Biek dute 30KV-ko tentsio azelerazio bateraino lan egiteko aukera, baino badute baita tentsio askoz txikiagotan lan egiteko aukera, materiale mota guztiak behatzeko modua bermatuz lagina kutsatu gabe eta hondatu gabe.
Mikro eta nano estrukturen Depozizioa, hazkuntza eta errealizazioa bermatzen duten gasezko bost injektore dauzka: Pt, W, C, TEOS (aislantea) eta XeF2 (eraso kimikorako gasa).
Lamelen prestaketarako eta ondoren egiten den Transmizio Elektronikozko Mikroskopioen bidezko azterketarako, Mikromanipuladore Omniprobe Autoprobe 200.2 bat dauka.
124 eV-ko erresoluzioa duen eta Oxford detektore lehorra duen mikroanalisientzako EDX Aztec Energy 350 sistemarekin, lagin ezberdinen mikroanalisiak egiteko aukera ere badago.
Honetaz hain, materialeen gainazalari buruzko informazioa lortzeko detektoreen gama zabala dauka (ETD, TLD, ICE, CBS) eta are gehiago, lamelen gardentasuna analisatzeko aukera dago STEM detektore bati esker.
Aplikazioak
Helios Nanokab mikroskopioa, materiale ezberdin askoren gainazalen analisia egiteko aukera ematen duen erresoluzio altuko mikroskopio elektronikoa da, nanoprototipoak egin, nanoegiturak, materialeen 3Dko berreraiketak eta bereziki, ekipo hau diseinatua izan da laginak prestatzeko,era guztitako materialeen lamelak etab.en prestaketak egiteko, gero TEM bidez analisatzeko, abantaila nagusienetako bat, lamela elaboratuko den posizio zehatza kontrolatu daitekeela delarik, bere prestakuntza jarraituz eta lodiera ezberdinetako laginen prestaketa bermatuz Erresoluzio Ultra Altuan behatu ahal izango dugularik. Beraz Titan Cubed berriaren osagarri hobeezina da.
Laburbilduz, moldakortasun handiko ekipo bat da, erresoluzio altuko mikroskopioa bihurtzen duen diseinuarekin eta era automatikoan eta prezisio altuarekin lan egitea bermatzen duena.
Kokapena
-
Rosalind Franklind eraikina
Bizkakiako Kanpusa.
Bº Sarriena, z/n
48940, Leioa, Bizkaia
Kontaktua
- Mariano Barrado Dk.
- mariano.barrado@ehu.eus
- 946015106-7905