ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA ARABAKO CAMPUSA

Eskaintzen dituen zerbitzuak

  • Ikerketa-proiektuetarako egokiak diren esperimentu-sortak kudeatzea eta prestatzea.
  • Esperimentua egin bitartean, animaliak zaintzea (arruntak, infekzioa dutenak, immunodeprimituak).
  • Genetikoki eraldatutako animalien koloniak kudeatzea.
  • Eme umedunak lortzea (data ezaguna).
  • Lagin biologikoak markatzea eta eskuratzea.
  • Esperimentuaren aurretik, esperimentua egin bitartean eta ondoren, animalien egoera eta ongizatea gainbegiratzea.
  • Aholkularitza espezializatua.
  • Prestakuntza, ikastaro espezifikoen bitartez. Irakaskuntza-laguntza, hainbat lizentzia eta masterretan.