Info_Biomedicina_Animalario-Bizkaia_presentacion

ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA BIZKAIKO CAMPUSA

Aurkezpena

Animaliategiko Zebitzu Orokorrak ikerketak egiteko eta iraskakuntzarako beharrezkoak diren animaliak eskaintzen dizkio Unibertsitate Komunitateari. Halaber, esperimentatzeko animalien eta beren inguruaren gaineko aholkularitza teknikoa eskaintzen die erabiltzaileei, eta zientzia-egitasmoetan erabilitako animaliak babesteari buruz indarrean dagoen legedia betearazten du.

Animaiekin esperimentuak egin aurretik, animaliekin esperimentuak egiteko Etika Batzordeak baimena eman beharko du.

Zerbitzua martxan jartzeko prozesuan, funtzionamendurako beharrezkoak diran balibide teknikoak eta materialak jarri nahi dira. Halaber, erabiltzaileei aholkularitza eskaini nahi zaie hasieratik, legeari eta alderdi teknikoei buruzkoa.

Animaliategi Zerbitzu Orokorra hiru unitatek osatuko dute eta bakoitza EHUko campus baten kokatuko da. Unitate guztietan ikerketetarako edo irakaskuntzarako laborategiko animaliak behar dituzten EHUko ikertzaileak hartuko dira erabiltzailetzat.

Bizkaiko Campusa: Zerbitzuaren Unitate Nagusia izango da eta Medikuntza eta Odontologia Fakultatean atxikitako eraikinean kokatzen da, Leioan.

Bizkaiko campusaren animaliategiko unitateak Unibertsitate Komunitateari, Ikerkuntza zentroei eta Enpresei laborategiko animaliekin lana egiteko aukera eskaitzen die, ikerketak, bestelako zientzia egitasmoak eta irakaskuntza-jarduerak garatzeko. Bertan egiten diren lan guztiek indarrean dagoen legedia bete beharko dute.

Animaliategi hau esperimentuetan eta bestelako zientzia-egitasmoetan erabilitako animaliak babesteari buruzko urriaren 10eko 53/2013 Errege Dekretuaren arabera arautzen da (2005-10-21eko BOE) eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Saileko Sailburuaren 1991eko ekainaren Agindua betetzen du (1991-7-4ko EHAA). Animaliategi honek Bizkaiko Foru Aldundiko gaikuntza ofiziala jaso du eta EU-02.BI erreferentziarekin dago inskribatuta esperimentatzeko animalien Erabiltzaile Establezimendu gisa.

Araudi horien arabera, Animaliategiko jarduerek lotura zuzena dute ikerkuntzarekin, bestelako zientzia-egitasmoekin eta unibertsitateko irakaskuntzarekin.

Arabako campusa: Farmazia Fakultateko hirugarren solairuan dago (solairuartean). Unubertsitatearen pasealekua 7, Gasteiz.

Gipuzkoako campusa: Psikologia Fakultatearen hirugarren solairuan dago (Animalien Portaerako Laborategia). Tolosa Etorbidea, 70, Donostia.