ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA BIZKAIKO CAMPUSA

Tresnak

2014ko Abenduan, animaliategia handitzeko lanak bukatu ziren, hiru altueratako eta 800 m² solairuko eraikina, zegoenari atxekituz. Biak sarrera bakarrarekin elkarlotuta daude. 

Instalazio berri honek (SPF) patogenorik gabeko estatus sanitarioa dauka eta hiru zonatan antolatuta dago, bat garbiketa eta gailu guztien esterilizaziorako, beste bat animalien hazkuntza (5 gela) eta estabulaziorako (3 gela) gehi, laborategi bat, beste ekintza batzuen artean rederibazioak egiteko eta azken zona bat, ikertzaileentzat esklusiboa, kirofanoak, konportamendu aldeak eta zirugia ondorengo estabulaziorako gelak dituena.

Animali guztiak erretilu aireztatuetan estabulatuta daude.

Dagoen instalazioari dagokionez, zerbitzua lau zonatan zatituta dago:

Ugaltzeko eta hazteko gunea:

Sarrera mugatua du eta 13 gela ditu arratoiak eta saguak SPF (Specific Pathogen Free) baldintzetan ugaltzeko eta mantentzeko.

Animalien mantenua eta instalazio bereziak:

  • 9 gela ditu esperimentazio-faseetan dauden arratoiak eta saguak gordetzeko. Ikertzaileek bertara sartzeko aukera dute.
  • Honako gela hauek daude: berrogeialdirako 2 gela; gela 1 arratoi transgenikoak gordetzeko, kaiola haizeztatuak eta animaliak manipulatzeko jario laminarreko kabina bat dituena
  • arratoi inmunodeprimituetarako gela bat, kaiola haizeztatua eta animaliak manipulatzeko jario laminarreko kabina bat dituena
  • untxiak gordetzeko eta manipulatzeko gela1
  • eta, anfibioak eta arrainak gordetzeko 2 gela haien mantenurako beharrezkoa den materialez hornituak.               

Esperimentuen gunea:

Tresneriak, balantzak eta jario laminarreko kabina dituen laborategia du. Horrez gain, ebakuntza-gela, estereotaxiako eta inhalazio bidezko anestesiarako bina tresna eta bi lupa kirurgiko ditu.

Zerbitzuko gunea:

Materiala jasotzeko biltegia; kaiolak eta erabili ohi den materiala prestatzeko gela; garbitzeko gunea, kaiolak eta biberoiak garbitzeko makinak, autoklabea, lurrunezko esterilizatze-sistema eta lanabes esterilak gordetzeko biltegia dituena; eta, diagnostiko-laborategia. Horrez gain, zerbitzuko langileentzako jantziak eta SPF gunera sartzeko jantziak daude.

Administrazioko gunea:

Bi bulego, bi artxibo eta bilera-gela bat ditu.

Barneko giro-kalitatearen analisiaren ziurtagiria:

Giro-kalitatearen ziurtagiria

Bizkaio animaliategiaren ekipamendua