ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA BIZKAIKO CAMPUSA

Zerbitzuak

  • Karraskarien hazkuntza eta mantenua (arratoiak eta saguak).
  • Esperimentatzeko animaliak ukuiluratzea indarrean dauden arauen arabera. Arabako campusean karraskari handiak eta txikiak baino ezin ditu ukuiluratu.

  • Ikerkuntzan edo bestelako zientzia-egitasmoetan erabiliko diren animalien zaintza orokorra (janaria, osasuna, garbitasuna) eta berezia egiten laguntzea.
  • Erabiltzaileei laborategiko animalien gaineko aholkularitza eskaintzea. Halaber, unean uneko ikerketa ongi atera dadin, teknikariek laguntza emango dute.
  • Animaliekin esperimentuak animaliategian bertan egiteko laguntza eskainiko da; hartara, animaliak ez dira baimenik gabeko lekuetara eramango.
  • Tresnak eta materialak erosteko kudeaketa.

  • Esperimentatzeko animaliak erosteko, aholkularitza eskaintzen da eta kudeatze-lanak egiten dira. Indarrean dagoen araudia betez (ikusi gorago aipatutako ministerioaren eta erkidegoaren aginduak), saltoki ofizialetan erositako animaliak baino ez dira onartuko.
  • Zerbitzuko erabiltzaileek eskatuta, animalien irteera kontrolatzeko lanak egingo dira.