Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hileko ekipoa: Karbono Organiko Totala (KOT) Analizatzailea

Irudia


Tenperatura altuetan oxidazio katalitiko bidez eta NDIR detektorea duen, karbono organiko totala (TOC) analizatzeko Shimadzu ekipo berria aurkezten dugu Bizkaiako Analisi Zerbitzu Zentralean.

Zergaitik da berezia?

Irudia

Ekipoak karbono totala (KT), Karbono Inorganikoa (KI), Karbono Organiko Totala (KOT), Purgatu ezin den Karbono Organikoa (NPOC) eta Nitrogeno Totala neurtzeko aukera ematen du.

24ml-ko 93 bialentzako ASI-L automuestreadore bat dauka, agitazio sistema batekin eta TNM-L unitate batekin KOT eta TN aldi berean neurtzeko aukerarekin. Era berean, gatz kantitate handia duten laginentzako kit berezia ere badu.

<p>&nbsp;</p>Zeintzu aplikazio dauzka?

Irudia

Ekipo hau, ur lagin ezberdinetan, bai kontsumokoak, bai kontinentalak (ibaiak, lakuak, itsasoak), zein erresidualetan dagoen materia organiko kantitatea modu zuzen eta azkar batean neurtzeko balio du. Materia organiko honek, jatorri naturala zein sintetikoa izan dezake (detergenteak, pestizidak, ongarriak…).

<p>&nbsp;</p>2017ko erreferentziak

Gaur egun, ekipoak, ingurugiro arloari dagokionez, sistema flubialen ekologia aztertzen ari diren ikerkuntza lan ezberdinei sostengua ematen ari da, materialeen arloan berriz, fase urtsuetan, polímero superplastifikanteen eta zementuen arteko interakzioen azterketa bermatzen ari da

Non aurkitzen da?

  • Martina Casiano Plataforma Teknologikoan
  • 1B13 Lokala. SGIker laborategia.
  • Bizkaiako Kanpusa, Leioa.
  • 48940 Leioa.

Zelan eskatu dezaket zerbitzu bat?

Teknikariarekin harremanetan jarri:

  • Isabel Collado Dk.
  • Email: isabel.collado@ehu.eus
  • Telefonoa: 94 601 54 32