KARTOGRAFI ETA GEOGRAFIAKO INFORMAZIO SISTEMEN ZERBITZUA

Aurkezpena

Kartografi eta Geografiako Informazio Sistemen Zerbitzua, Unibertsitateak Ikerkuntza eta Prestakuntza Laguntzeko zerbitzu gisa sortu zen; batez ere, espazio-informazioarekin lana egiten duten irakasle eta ikertzaileei zuzenduta. Bere helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Lurraldeko Datu Bankua eta kartografia digitaleko euskarri zabala Unibertsitateko komunitatearen eta bestelako gizarte-taldeen eskura jartzea (zientzialariak, administrazio publikoak, enpresak nahiz partikularrak). Eskaintza oinarrizkoa (topografia, sateliteko irudiak, ortofotomapak, etab.) eta espezifikoa da (gaikako mapak, hala nola geologiakoak, landareenak, lurzoruarenak, landaketa eta aprobetxamenduenak, lurzoruaren erabilerari buruzkoak edo hirigintzakoak).
  • Azpiegitura ematea, kartografia eta mapak digitalizatzeko eta argitaratzeko, eta baita zientzia- eta zabaltze-aurkezpenak egiteko ere (afixak, informazio-taulak, Biltzarretarako programak, Jardunaldiak, etab.).
  • Ondarearen neurketari, aurkezpenari eta zabalkundeari lotutako egitasmoak eta ikerketak egiteko euskarria eskaintzea.