MULTIESPEKTROSKOPIA AKOPLATUEN LABORATEGI BEREZIA (Raman-MAKLAB)

Aplikazio eremuak

IKERKETAKO APLIKAZIOAK

Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezian (Raman-MAKLAB) erabilgarri dagoen azpiegiturak askotariko arlo zientifiko eta teknikoetan analisiak egiteko aukera ematen du. Hasiera batean, lotura kobalenteak dituen material oro azter daiteke Raman eta FTIR erabiliz. Jarraian adierazten dira aplikazio eremu nagusietako batzuk:

  1. Lurraren Zientziak (Geokimika)
    Arroken eta fase mineralen ezaugarriak zehaztea (akatsak, inklusioak, etab.)
    Harribitxiak identifikatzea
    Lohiak aztertzea
  2. Arte Ederrak eta Giza Zientziak
    Artelanetan (margolanak, eskulturak, etab.) pigmentuen eta aglutinatzaileen ezaugarriak zehaztea
    Ebaki estratigrafikoak aztertzea
  3. Materialen Zientzia
    Polimero berriak aztertzea
    Ezaugarri bereziak dituzten konposatu ez-organikoak aztertzea
    Nanopartikulen egitura eta funtzioak aztertzea
  4. Ingeniaritza eta Ingurumena
    Kutsadura iturriak eta mekanismoak zehaztea
    Prozesu eta erreakzio kimikoak monitorizatzea
    Katalizatzaileen ezaugarriak zehaztea eta garatzea
  5. Historiaurrea eta Antzinaroaren Historia
    Jatorriaren inguruko azterlanak eta material arkeologikoak prestatzeko teknikak
    Objektu metalikoen (txanponak, armak, etab.) korrosioa
    Fosilak
    Beira eta zeramika (esmalteak, pigmentuak, etab.)
    Biomaterialak (hezur hondakinak, bolia, anbara, etab.)
  6. Biomedikuntza
    Minbizi zelulak aztertzea
    Giltzurrunetako harriak identifikatzea
    Plaka ateroesklerotikoen ezaugarriak zehaztea
  7. Analisi farmazeutikoa
    Askotariko formulazioetan printzipio aktiboak eta eszipienteak identifikatzea
    Polimorfismoaren inguruko azterlanak egitea

ERABILTZAILEAK

Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Bereziak (MAKLAB) ahalik eta erabiltzaile gehienei eman nahi die zerbitzua, bai barnekoei bai kanpokoei, baita era guztietako aplikazioak garatu ere. Egun dauden azpiegiturari esker, analisi pertsonalizatuak diseina daitezke eta horrek zerbitzua ikertzaile gehiagori ematea ahalbidetzen du.

EMAITZAK

Analisiak Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait doktorego tesi, karrera amaierako proiektu, lizentziaturako tesina eta masterreko tesitako ikerketa lanen barruan egin dira, baita ikerketa proiektuen esparruan unibertsitate bereko irakasleek gauzatutako azterlan batzuen baitan ere. Emaitzak biltzar zientifikoetara bidali dira eta/edo nazioarteko aldizkarietan argitaratu dira.