MULTIESPEKTROSKOPIA AKOPLATUEN LABORATEGI BEREZIA (Raman-MAKLAB)

Eskaintzen dituen zerbitzuak.

Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezian (Raman-MAKLAB) dauden azpiegituren bidez, zientziaren etateknikaren hainbat arlotan egin daitezke ikerketa-lanak. Lotura kobalenteak dituen material oro aztertu daiteke, Raman eta FTIR tekniken bitartez. Hona hemen aplikazio-eremuetako batzuk:

Lurraren Zientziak (Geokimika)

  • Arroken eta mineral-faseen ezaugarriak finkatzea
  • Harribitxiak identifikatzea
  • Lohiak ikertzea

Arte Ederrak eta Giza Zientziak

  • Margoak
  • Aglutinatzaileak
  • Eskulturak
  • Geruzen ebaketak

Materialen Zientziak.

  • Polimero berrien azterketak
  • Ezaugarri bereziak dituzten konposatu ez-organikoak
  • Nanopartikulak.

Ingeniaritza eta Ingurumena

  • Kutsadura-iturriak eta -mekanismoak
  • Prozesuen eta erreakzio kimikoen monitorizazioa
  • Katalizatzaileen garapena eta horien ezaugarriak finkatzea

Historiaurrea eta Antzinaroaren Historia

  • Euskarrien ikerketa
  • Arkeologia-materialak lantzeko teknikei buruzko ikerketa
  • Fosilak

Biomedikuntza

  • Minbizi-zelulen ikerketa

Prestakuntza, ikastaro espezifikoen bitartez. Irakaskuntza-laguntza, hainbat gradu eta masterretan.