MULTIESPEKTROSKOPIA AKOPLATUEN LABORATEGI BEREZIA (Raman-MAKLAB)

Zerbitzua erabiltzeko baldintzak

Euskal Herriko Unibertsitateko barne erabiltzaileek eta EHUrekin hitzarmenak edo akordioak dituzten erakundeek tarifa bereziak dituzte Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) eskainitako zerbitzuetan. Tarifa horiek honako klausula hauen baldintzapean daude:

  1. Lortutako emaitzak ezin dira ondoren erabili gero gainbalioak lortzeko.
  2. Lortutako emaitzak aldizkarietan, biltzarretan, hitzaldietan eta abarretan argitaratzen badira, teknikaria eta SGIker zerbitzua berariaz aipatuko dira eskerrak emateko atalean. Kontratugileek artikuluaren, abstract-en edo liburuko atalaren kopia bat emango diote teknikariari.

Protokolo orokorra

Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezia (Raman-MAKLAB) unitatean sartzeko, SGIkerretara sartzeko eta eskuragarri dauden zerbitzuak erabiltzeko protokoloan zehaztutako baldintzak bete beharko dira.

Zerbitzu Karta

SGIker-en Multiespectroskopia Akoplatuen Laborategi Bereziak (RAMAN), bere Unitateko Zerbitzu Karta eskuragarri jartzen dizu, eskatutako zerbitzuei buruzko informazioa, hauen gaineko eskubideak eta iharduerekiko kalitate konpromezuak azaltzeko asmoarekin.