SEKUENTZIAZIO ETA GENOTIPO AZTERKETEN UNITATEA GENOMIKA ZERBITZUA

Aurkezpena

Gaur egun ikerketa-talde askoren proiektuetan egiten dira gene-azterketak. Halere, tresnak oso garestiak dira eta teknikak, berriz, erabat espezializatuak. Horregatik, nekez lortzen da genotipoa zehazteko eta gene-adierazpen masiboen azterketetarako beharrezkoak diren tresna guztiak ikerketa-talde bakoitzaren esku izatea.

Hori dela-eta, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Sekuentziazio eta Genotipo Unitatea ikertzaileei tresnak eta jakintzak eskaintzeko xedearekin sortu zen. Zerbitzu hau Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean, inguruko bioenpresetan, eta erakunde publiko nahiz pribatuetan lanean diharduten ikertzaileei eskaintzen zaie. Unitateak langile prestatuak, DNA genotipoa zehazteko eta sekuentziazio automatikoa egiteko teknika eta ekipo aurreratuenak eta laborategiko jarduera egokien arabera duela gutxi diseinatutako laborategia ditu.

Gaur egungo erabiltzaileen kopuru handiak eta azken aldian kudeatutako lan bolumenak agerian uzten dute Unibertsitateko Zerbitzu honen garrantzia eta esperientzia. Unitate honek honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • askotariko ehunetatik DNA genomikoa eta mitokondriala ateratzea, kuantifikatzea eta normalizatzea.
  • plasmako DNA eta PCR produktuen anplifikazio-erreakzioak, arazketa eta zenbaketa egitea.
  • DNAren sukuentziazioa.
  • DNA markagailu askoren genotipoa zehaztea: RFLP, STR edo mikrosateliteak, SNP, CNV,...

Sekuentziazioa eta Genotipo Unitatearen kalitatea geneak aztertzeko nazioarteko elkarteek bermatzen dute; izan ere, EHUren Zerbitzuak kalitate eta homologazio kontrol askotan parte hartzen du, bai etxeko animalien (Comparation test of the InteDNAtinal Society of Animal Genetic; ISAG) bai gizakien genotipoa zehazteko ikerketei dagokienez (Auzitegiko Genetikako Nazioarteko Elkartearen Espainiako eta Portugalko taldeak egiten ditu homologazioak; GEP-ISFG)