Harrera eta Artearen Historiako ikasketen azalpena.
Bisita gidatua Fakultate eta Campusaren instalazioetara.
Laborategian ekitaldi praktiko bat egitea: ArgituARTE: artea,
pistaz pista.
Landuko diren gaiak/edukiak
Merkatu birtualaren eskaintza, eskaria eta oreka lortzea Artearen
Historiako ikasketen eduki orokorra.
Artearen Historiako ikasketen irtenbide profesionalak.
Bisita gidatua laborategietarea eta Arabako Campuseko
azpiegituretara (Liburutegia, ordenagailu-gela, etab.)
Egingo diren ekintzak
Ikasleei harrera egingo zaie Fakultateko areto nagusietako batean
eta Artearen Historiako ikasketak aurkeztuko zaizkie (helburuak,
ikasleen profila, gradua eskuratzen dutenen profila eta ikasketen
egitura) ETA ehuN Artearen Historia ikasteko arrazoiak:
a) Ikasketa-planak prestatuta daude ikasleak hainbat
ikasgaitan prestakuntza osoa jaso dezan.
b) Artearen Historiako irakasleen berri ematea, haiek baitira
ikasleak espezializa daitezen lan egiten dutenak.
c) Baliabide material bikainak (laborategiak, liburutegia,
ordenagailu-gela) Fakultatean eta Campusean Ikasketa-planaren
helburuak gauzatu ahal izateko.
d) SICUE/SÉNECA hitzarmen bikainak eta bestelako hitzarmenak
Europako eta Amerikako unibertsitateekin.
Bisita gidatua laborategietara (multimedia-laborategia,
autoikaskuntza-laborategia), eta Arabako Campuseko azpiegituretara
(Liburutegia, ordenagailu-gelak eta abar).
Praktika bat egitea laborategian, ArgituARTE: artea, pistaz pista
deiturikoa. Ikasleek historiako artelan batzuk asmatu beharko
dituzte, pixkanaka emango zaizkien pista batzuen bidez. Helburua ez
da artelana zein den asmatzea, baizik eta zehatz-mehatz begiratzen
ikastea, kontzeptuak lotzen ikastea, eta obrak artearen historialari
baten ikuspegitik aztertzen ikastea.