Arkitektura marraztu eta eraiki
- Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
- Campusa: Gipuzkoa
- Ikastegi antolatzailea: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
- Gradua: Arkitekturaren Oinarriak
- Garapen-lekua (helbidea): Oñati Plaza, 2. 20018 Donostia (Gipuzkoa)
Egutegia eta plazak
| Data | Hizkuntza | Txanda | Ordua | Plazak |
|---|---|---|---|---|
| 2026-01-22 | Euskara | Goizez | 11:00 – 13:30 | 65 |
| 2026-01-22 | Gaztelania | Goizez | 11:00 – 13:30 | 65 |
Jardueraren deskribapen laburra
Ikasleek plano eta irudien bidez aurkezten zaien eraikin baten maketa bat gauzatuko dute, bi edo hiru pertsonetako taldetan, praktikan laguntzaile izango dituzten irakasleen laguntzaz. Ariketa praktiko honen bitartez ikasleek bi dimentsioetako planoen eta hiru dimentsioetako errealitatearen arteko jauziaz jabetuko dira, arkitekturaren eskala, tamaina, proportzio eta oinarrizko eraikuntzaren oinarrizko hausnarketa bat gauzatuz. Hausnarketa honen bitartez arkitekturaren espazialtasuna eta arkitektura plano eta marrazkien bidez adierazteko estrategiak hobeto ulertuko dituzte.
Praktikaren hasieran arkitekturaren oso azaleko sarrera bat egingo zaie eta ikasleek maketa gauzatzen duten bitartean Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren inguruko informazioa jasoko dute. Prozesu osoan zehar azaltzen dituzten galderei erantzungo zaie.
Landuko diren gaiak/edukiak
Ariketa praktiko honen bitartez ikasleek bi dimentsioetako planoen eta hiru dimentsioetako errealitatearen arteko jauziaz jabetuko dira, arkitekturaren eskala, tamaina, proportzio eta oinarrizko eraikuntzaren oinarrizko hausnarketa bat gauzatuz. Hausnarketa honen bitartez arkitekturaren espazialtasuna eta arkitektura plano eta marrazkien bidez adierazteko estrategiak hobeto ulertuko dituzte.
Jarduera praktikoaren helburu nagusiak hurrengoak dira:
- Ikasleei arkitektura zer den modu hurbil eta praktiko batean azaltzea.
- Maketaren bitartez bi dimentsioetako planoetatik hiru dimentsioetako eraikinetara dagoen jauzi kuantitatibo eta kualitatiboaz jabetzea.
- Ikasleek taldean eta elkarlanean proiektu bat gauzatzeko dituzten gaitasunak lantzea.
- Arkitektura ikasketetan gauzatzen diren lan eta praktika motei gerturapen bat egitea.
- Arkitekturaren Oinarrietako Graduari buruzko informazioa helaraztea.
Egingo diren ekintzak
Ikasleei eraikin ezagun baten planoak (oinak, altxaerak eta ebaketak) emango zaizkie haren maketa txiki bat egin dezaten. Talde txikietan antolaturik, ikasleek eraikinaren maketa txiki bat gauzatuko dute, irakasleen jarraibideen laguntzaz.
Halaber, praktikaren amaieran Eskolan dagoen maketen FabLAB laborategi digitala bisitatuko da.