Eduki publikatzailea

Artean murgiltzen

  • Jakintza adarra: Arteak eta Giza Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Arte Ederren Fakultatea
  • Gradua: Artea
  • Garapen-lekua (helbidea): Arte Ederren Fakultatea. Bizkaiko campusa. Sarriena auzoa z/g. Leioa

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordua Plazak
2026-01-20 Euskara Goizez 09:00 – 13:00 20
2026-01-20 Gaztelania Goizez 09:00 – 13:00 20

*Talde bien harrera Arte Ederren fakultateko eraikin nagusian izango da, ostera euskara eta gaztelaniakoa banatu eta bakoitzak ordena ezberdinean tailerrak egiteko, espazio ezberdinetan.

 

Jardueraren deskribapen laburra

Artearen metodologiari ekitetik helduko diogu, pintura, marrazkigintza eta argazkigintzaren material eta prozedurak zuzenean erabiliz.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Argazkigintza eta argiztapena.
  • Kolorea eta prozedura piktorikoak.
  • Marrazkigintza eta prozedura grafikoak.

 

Egingo diren ekintzak

A. Argazkigintza tailerra (60 minutu):

Hiru puntuko oinarrizko argiztapen-eskemari eta Rembrandten triangelu izeneko bi puntuko argiztapen-eskemari buruzko ikaskuntza. Ikasleek erretratuko argazkiak aterako dituzte Reflex kamerekin (Arte eta Teknologia 1en maileguan harturikoak), hainbat foku erabiliz, oinarrizko argiztapena egiten ikasteko.

Azalpenerako materiala: Eskala txikiagoan erabiltzen diren argiak nola kokatzen diren azaltzeko miniaturazko set-a.

B. Pintura tailerra (60 minutu):

Pintura akrilikoa fabrikatuko dugu, pigmentuak eta aglutinatzailearekin nahasketa ezberdinak egiten. Sortutako koloreak paletan antolatuko ditugu (20 min).

Zuzeneko pintura eredu ezberdinen bitartez landuko dugu. Pinturen dimentsio ezberdinetara hurbilduko gara: hondo-figuraren erlazioa, tonua eta saturazioa (40 min).

C. Marrazkigintza tailerra (60 minutu):

Ikasgelan ditugun buru hezurrak motibo gisa hartuta, eta klaseko fokuaz argiztatuta, naturaletik helduko diegu planoaren egituran parte hartzen duten elementuei: konposaketa, argiluna eta perspektiba.

Zuzentasuna baino, eskua soltatu eta material eta prozedurekin esperimentatzea izango da helburua, ordu bete horretan bizpahiru marrazki bukatzeko (prozedura hezeaz bat, lehorraz bestea, gutxienez).