Ikasleen harrera eta Filologiako ikasketen aurkezpena
Bisita gidatua Fakultateko eta Campuseko instalazioetara
Hizkuntzak ikasteko jarduera praktiko bat egitea.
Landuko diren gaiak/edukiak
Filologiako ikasketen eduki orokorra.
Filologiako ikasketen irtenbide profesionalak.
Bisita gidatua laborategietara eta Arabako Campuseko azpiegituretara (Liburutegia, ordenagailu-gela, etab.).
Egingo diren ekintzak
Ikasleei harrera egingo zaie Fakultateko areto nagusietako batean eta Filologiako ikasketak aurkeztuko zaizkie (helburuak, ikasleen profila, gradua eskuratzen dutenen profila eta ikasketen egitura) eta EHUn Filologia ikasteko arrazoiak:
a) Ikasketa-planak prestatuta daude ikasleak hainbat ikasgaitan prestakuntza osoa jaso dezan.
b) Filologiako irakasleen berri ematea, haiek baitira ikasleak espezializa daitezen lan egiten dutenak.
c) Baliabide material bikainak (laborategiak, liburutegia, ordenagailu-gela) Fakultatean eta Campusean Ikasketa-planaren helburuak gauzatu ahal izateko.
d) SICUE/SÉNECA hitzarmen bikainak eta bestelako hitzarmenak Europako eta Amerikako unibertsitateekin.
Bisita gidatua laborategietara (Multimedia-laborategia, Autoikaskuntza-laborategia, Fonetika-laborategia, Interpretazio-laborategia, etab.), eta Arabako Campuseko azpiegituretara (Liburutegia, ordenagailu-gelak eta abar).
Hizkuntzen ikasketa nola gauzatzen den ulertzeko jardunaldi praktiko bat egingo da, hizkuntzak ikasteko klase baten simulazioa bezala gauzatuko da eta ikasleek irakaskuntza mota honetan erabiltzen diren estrategiak eta tresnak ezagutuko dituzte.