Gizarte langintza haurren eta gazteen eskubideen bermatzaile gida
Gizarte langintza haurren eta gazteen eskubideen bermatzaile gida
- Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
- Campusa: Araba
- Ikastegi antolatzailea: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Gradua: Gizarte Langintza
- Garapen-lekua (helbidea): Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Arabako Atala. Apraiztarrak, 2. 01006 Vitoria-Gasteiz
Egutegia eta plazak
| Data | Hizkuntza | Txanda | Ordua | Plazak |
|---|---|---|---|---|
| 2026-01-16 | Euskara | Goizez | 10:30 – 12:30 | 50 |
| 2026-01-16 | Gaztelania | Goizez | 10:30 – 12:30 | 50 |
Jardueraren deskribapen laburra
Jardueraren helburua, Batxillergoko ikasleei Gizarte Langintza gure gizartean duen garrantzia ikustaraztea da. Horretarako, lanean dauden hiru gizarte langinle gazte eta eta praktikak egin dituen 4. mailako ikasle batek hitzaldi eta talde dinamika baten bitartez, gizarte langintzak gure gizartean duen funtzioa azalduko dute, haur eta gazteekin egiten den lana azpimarratuz. Gizarte Langintzaren diziplina eta lanbidea, haurtzaroarekin lotutako problematiken bidez (bullyinga, tratu txarrak, haurren babesgabetasuna, etab.) ezagutuza helburua izango da.
Landuko diren gaiak/edukiak
Hitzaldi honetan ikasle eta profesionalaren ikuspuntuak erlazionatuko dira eta adibide praktikoetatik abiatua, hitzaldira datozen ikasleek Gizarte Langintzaren garrantzia eta funtsa ezagutuko dute.
- Gizarte Langintzaren oinarriak
- Gizarte Langintzaren praktika profesionala
- Gizarte Langintzaren ikasketa prozesua
Egingo diren ekintzak
Hitzaldi honen bitartez, batxilergoko ikasleak, praktiketako ikasleak eta gizarte langileak galdera hauek landuko dituzte
- Zer da zuretzako gizarte langintza?
- Zer egiten du Gizarte Langintzak haurren eta gazteen eskubideen alde?
- Praktikak gizarte langilearen formakuntzan.
- Landa eremuan praktikak egiten dituen ikaslearen perfila.