Bisita gidatua Fakultate eta Campusaren instalazioetara
Ekitaldi praktiko bat egitea: “Historia zinema eta musikaren bidez”
Landuko diren gaiak/edukiak
Historiako ikasketen eduki orokorra.
Historiako ikasketen irtenbide profesionalak.
Bisita gidatua laborategietara eta Arabako Campuseko azpiegituretara (Liburutegia, ordenagailu-gela, etab.).
Egingo diren ekintzak
Ikasleei harrera egingo zaie Fakultateko areto nagusietako batean eta Historiako ikasketak aurkeztuko zaizkie (helburuak, ikasleen profila, gradua eskuratzen dutenen profila eta ikasketen egitura) eta EHUn Historia ikasteko arrazoiak:
a) Ikasketa-planak prestatuta daude ikasleak hainbat ikasgaitan prestakuntza osoa jaso dezan;
b) Historiako irakasleen berri ematea, haiek baitira ikasleak espezializa daitezen lan egiten dutenak;
c) baliabide material bikainak (laborategiak, liburutegia, ordenagailu-gela) Fakultatean eta Campusean Ikasketa-planaren helburuak gauzatu ahal izateko; eta
d) SICUE/SÉNECA hitzarmen bikainak eta bestelako hitzarmenak Europako eta Amerikako unibertsitateekin.
Bisita gidatua laborategietara (multimedia-laborategia, autoikaskuntza-laborategia), eta Arabako Campuseko azpiegituretara (Liburutegia, ordenagailu-gelak eta abar).
Praktika bat egitea laborategian: “Historia zinema eta musikaren bidez”.