Eduki publikatzailea

Ikusezina ikusteko teknologia

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Gradua: Industria Teknologiaren Ingeniaritza
  • Garapen-lekua (helbidea): Bilboko Ingeniaritza Eskola, 2-m eraikina (ate berdea). Rafael Moreno “Pitxitxi”, 2. 48013 Bilbo (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordua Plazak
2027-01-12ElebidunaGoizez11:00 – 14:0015
2027-01-14ElebidunaGoizez11:00 – 14:0015
2027-01-19ElebidunaGoizez11:00 – 14:0015
2027-01-21        ElebidunaGoizez11:00 – 14:0015

 

Jardueraren deskribapen laburra

Ingeniaritza Nuklearra ingeniaritzaren adar oso zabala da, energiaren sektorean, industriaren sektorean, medikuntzaren sektorean eta ikerkuntzaren arloan batez ere garatzen dena.

Gaur egun, garapen profesionalerako aukera ugari eskaintzen ditu, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakasten diren titulazio batzuen irakasgai batzuetan ikas daiteke. Titulazioak ondorengoak dira:

  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Biomedikoko Gradua
  • Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
  • Energia Jasangarriaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Honen harira, proposatzen den jardueraren helburuak ondorengoak dira:

  • Uranioaren erradioaktibitatearekin eta erradiazio ionizatzailearen detekzioarekin erlazionatutako fenomenoak landu.
  • Ingeniaritza Nuklearraren aplikazioak laburbildu: fisio eta fusioaren bidezko energiaren sorkuntza, materialen kalitate-kontrola eta esterilizazioa, ingurumen-kontrola eta zaintza, garraioaren kontrola eta ikuskapena, hondakinen kudeaketa, ikerkuntza, datazioa, simulazioa eta medikuntza (erradiazio bidezko diagnostikoa eta terapia).
  • Dibulgazio-materiala (triptikoak, liburuxkak eta infografiak), Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak eta Foro Nuklearrak eskainia, zentral nuklearren funtzionamenduari eta eraispenari, hondakin erradioaktiboen kudeaketari, babes erradiologikoari, erradiazioei eta abarri buruz eman.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Propietate nuklearrak, erradioaktibitatea, erradiazio ionizatzailearen detekzio eta neurketa, dosimetria eta Ingeniaritza Nuklearraren aplikazioak.

 

Egingo diren ekintzak

  • Mineral jakin batzuetan dagoen uranioaren detekzioa argi ultramorearen bidez.
  • Material jakin batzuetan dagoen uranioaren aktibitatearen neurketa Geiger-Müller kontagailuen bidez.
  • Dosi-monitore eta dosimetroen erabilera uranioa detektatu eta neurtu bitartean.
  • Erradiazioaren barneratze-ahalmena proba egingo dugu; hau da, energia galdu eta gelditu aurretik gauzak zeharkatzeko duen gaitasuna. Zuzenean ikusteko, material desberdinak jarriko ditugu erradiazio-iturri batzuen eta detektagailu baten artean. Orduan, detektagailuaren jarduera nola aldatzen den ikusiko dugu, erabiltzen dugun materialen arabera.
  • Ingeniaritza Nuklearraren aplikazioak laburbiltzen dituen poster baten aurkezpena.