Eduki publikatzailea

Ingeniaritza mekanikoa ikuspuntu praktiko batetik

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
  • Gradua: Ingeniaritza Mekanikoa
  • Garapen-lekua (helbidea): Europa plaza, 1. 20018 Donostia (Gipuzkoa)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordua Plazak
2026-01-22 Gaztelania Goizez 10:00 – 11:15 30
2026-01-22 Euskara Goizez 12:00 – 13:15 30

 

Jardueraren deskribapen laburra

Batzuetan, Batxilergo eta Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloetako ikasleek ez dute gradu honi buruzko informazio osoa. Hori dela eta, egokia da Ingeniaritza Mekanikoko Gradura hurbiltzea eta lanbidearen garrantzia eta irismena balioan jartzea. Laborategi-praktika hauetan, ikasleek Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan erabili ohi diren osagai eta ekipamenduarekin lan egingo dute.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Praktikak Ingeniaritza Mekanikoko Graduko gaitasunekin lerrokatuta egongo dira, arreta Fabrikazio Aurreratuan eta Errendimendu Handiko Mekanizazioan jarriz. Egoera errealak planteatuko dira, ikasleek aukerak aztertu eta irizpide teknikoarekin erabakiak har ditzaten, tailer batean bezala.

 

Egingo diren ekintzak

I) Harrera eta taldeen antolaketa 
Laborategietan egingo diren praktikak aurkeztuko zaizkie.

II) Laborategiak ezagutzeko bisita
Titulazioko laborategi batzuk ezagutuko dituzte eta, adibide praktikoen bidez, graduarekin lotutako hainbat ekintza egingo dira.

III) Inkesta pasako zaie