Eduki publikatzailea

Ingeniaritza zibila: lurraldea eraikiz

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
  • Gradua: Ingeniaritza Zibila
  • Garapen-lekua (helbidea): Europa plaza, 1. 20018 Donostia (Gipuzkoa)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordua Plazak
2026-01-27 Euskara Goizez 11:00 – 13:00 20
2026-01-27 Gaztelania Goizez 11:00 – 13:00 20

 

Jardueraren deskribapen laburra

Ikaslea Ingeniaritza Zibileko ikasketetara eta lanbidera hurbiltzen duen proiektua da honakoa. Izan ere, ohartu gara Batxilergoko ikasleek eta eraikuntzarekin lotutako Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek ez dutela ezagutzen zertan datzan gradu honetako ikasketak.

Horregatik, lehenik eta behin, beharrezkoa da ikaslea Ingeniaritza Zibileko Graduko titulaziora hurbiltzea, ingeniariaren lanbidearen zeregina eta interesa argituz.

Horrez gain, lanbideak egungo gizartean duen garrantziren berri emango zaie, gure lurraldea planifikatu, proiektatu, eraiki eta kudeatzen duten profesionalak prestatzen dituzten ikasketak baitira (garraioa, hirigintza, ura, hiri-zerbitzuak, etab.).

Azkenik, lan-ingurunearen ezaugarriak azalduko dira. Izan ere, Ingeniaritza Zibileko profesionalek behar eta estimazio handia dute (ingeniaritzak, administrazio publikoa, eraikuntza-enpresak, etab.).

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • I) Ingeniaritza Zibileko Graduko titulazioa: ikasketa plana, irakasgaiak eta laborategiak.
  • II) Lanbidea eta lan aukerak.
  • III) Eskolak lan-ingurunearekin duen harremana:
    • Enpresa eta GKE lankidetzako proiektuak.
    • Profesionalek emandako hitzaldiak.
    • Obra zibiletara egindako bisitak.
    • Praktikak eta Gradu Amaierako Lana enpresetan.

 

Egingo diren ekintzak

I) Ikasketak

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren ezaugarriak eta Eskola honek eskainitako ikasketa-plana aurkeztuko zaizkie.

  • Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularrarekin ikasketa hauek daukaten harremana nabarmenduko zaie. 
  • Master-ikasketak egiteko aukera ere badaukatela azalduko zaie.
  • Tituluak dituen lan-aukerak aipatuko zaizkie.

II) Praktikak

Hurrengo praktikak burutuko dira:

  • Egituren diseinuarekin erlazionatutako praktika.
  • Garraio azpiegituren diseinuarekin loturiko praktika.

III) Tituluko profesionalak

Lan-eskarmentua duen Ingeniaritza Zibileko Graduko profesional bati edota azken kurtsoan dagoen ikasle bati taldeko elkarrizketa egingo diote.